(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kirol Integrazioaren lehenengo Saria eman die ANTOX Elkarteari eta Iruñeko Hilarión Eslava Ikastetxe Publikoari asteartea, 2008.eko abenduak 16

Udal, klub, elkarte edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeek Foru Komunitatean aurten gauzatu dituzten 14 kirol proiektu aurkeztu zituzten guztira


García Malo kontseilaria saritutakoekin

García Malo kontseilaria saritutakoekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, Kirol Integrazioaren I. Sariak banatu ditu. Ekitaldira María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Ignacio Arbeloa Freire Kirolaren zuzendariordea bildu dira.


Sarien deialdia estreinakoz egin dute, eta xedea honako hau izan da: egoera txarrean edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak kirola eginez gizarteratze aldera, Nafarroako udal, klub, elkarte edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeek gauzatutako kirol esku-hartzeak eta proiektuak aintzat hartzea eta bultzatzea.


Guztira 14 kirol proiektu aurkeztu dituzte deialdira, eta horietako 9 saritu dituzte. García Malo kontseilariaren esanetan, guztien helburua bera izan da: "heztea, tentsio egoerak arintzea, aukera berdintasuna sustatzea, eta azken batean, pertsonen ongizatearen eta osasunaren alde lan egitea".


Sariak banatzeko ekitaldian, García Malok eskerrak eman dizkio Nafarroako Alderdi Sozialistari, antolakuntzan eskaini duen laguntzarengatik, eta era berean, parte hartu duten entitate guztiei ere eskerrak eman dizkie, gero eta integratzaileagoa den eta egoera txarrean dauden pertsonekin lotuta dagoen kirola sustatzeagatik.


Era berean, gisa horretako ekimenei sostengua ematen jarraitzeko eskatu die bertaratu direnei, "mundu bihozberagoa, bidezkoagoa eta bizitzeko egokiagoa eraikitzen laguntzen dutelako".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa