Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hildakoak eragin dituzten istripuen eta istripu larrien kopurua ere txikitu egin da, iazko aldi berarekin alderatuz gero
Laneko ezbehar tasa %5,5 txikitu da Nafarroan 2008ko lehenengo bederatzi hilabeteetan, 2007ko aldi berarekin alderatuz gero. Hain zuzen ere, aurtengo ezbehar tasa 39,4 istripu/1.000 langile izan da, eta iazkoa, berriz, 41,7 istripu/1.000 langile izan zen (eragin indizea). Indize horren baitan ez daude "in itinere" istripuak (etxetik lantokira eta lantokitik etxera bidean jazotzen diren istripuak).
2008ko urtarriletik irailera bitarteko datu absolutuak honako hauek dira (10.201 ezbehar guztira): 10.074 istripu arin (793, "in itinere"), 119 istripu larri (14, "in itinere") eta 8 hildako (2, "in itinere", eta 6, lantokian). Iazko datuak, berriz, honako hauek dira (10.569 ezbehar guztira): 10.457 istripu arin, 100 istripu larri eta 12 hildako. Gainera, biztanle aktiboen kopuruak ere gora egin du (aurten iaz baino 4.224 langile gehiago daude).
Hala, beherakada nagusia hildakoak eragin dituzten istripuen kasuan jazo da. Hain zuzen ere, 2007ko urtarriletik irailera bitarte 12 langile hil ziren laneko istripuetan (5, "in itinere"), eta aurtengo aldi berean 8 langile hil dira. Aurten, 6 langile hil dira euren lantokietan, honako sektore hauetan: 4, eraikuntzan; 1, nekazaritzan; eta 1, zerbitzuetan. Industriaren sektoreko istripuetan ez da hildakorik izan.
Sektoreka, 2008ko urtarriletik irailera bitarteko eragin indizeak (istripuak/1.000 langile) honako hauek izan dira: eraikuntzan, 76,1 (2007ko aldi berean, 86,1); industrian, 55 (2007an, 56,7); zerbitzuetan, 25,6 (2007an, 26,5); eta nekazaritzan, 26 (2007an, 25,1). Beraz, nekazaritzan bakarrik egin du gora eragin indizeak.
Jarduera ekonomikoei dagokienez (gutxienez ehun langile dituztenak), 100 istripu/1.000 langile muga gainditu duten bakarrak basogintza eta arrantza dira. Horietako eragin indizeak 230,8 eta 333,3 dira, hurrenez hurren.
Langile autonomoei dagokienez, 2008ko urtarriletik irailera bitarteko indizea 20,5 istripu/1.000 langile izan da, guztizko ezbehar tasaren erdia gutxi gorabehera (39,4 istripu/1.000 langile). Estaldura duten langile autonomoak 8.938 dira.