(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarrei gonbit egin die Elikagaien Kalitate eta Segurtasunerako Planari ekarpenak egiteko asteazkena, 2008.eko abenduak 17

Ekimenak 6,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du, nekazaritzako elikagaien kateko segurtasun eta kontrol sistemak hobetzeko


Nafarroako Gobernuak Elikagaien Kalitate eta Segurtasunerako Planean (PCySANA) herritarrek parte hartzeko aldia abiatu du, gaur, behin betiko dokumentua idatzi aurretik. Ideiak aurkezteko epea 2009ko urtarrilaren 20an amaituko da, eta gaur, planaren zirriborroa kanpo eragileen talde batekin bateratzeko saioa egin dute (sektoreko enpresak eta elikagaien munduarekin zerikusia duten erakundeak, kontsumitzaileen elkarteak barne).


PCySANA nekazaritzako elikagaien sektoreari sostengua emateko tresna gisa sortu dute, baina baita herritarrei berme handiagoak emateko tresna gisa ere; izan ere, elikagaien segurtasunaren arloan parte hartzen duten agintariak ahal bezain modu eraginkorrean eta koordinatuan jardun daitezen erdiestea du helburu.


Horrela, Europar Batasunaren agindua betetzen du, Foru Komunitatearen kasuan Gobernuaren eta eskumenak dituzten udalen esku baitago EBko araudia betetzen ote den egiaztatzeko kontrola. Kontrol prozesua "abeltegitik mahaira" filosofian oinarrituta dago, eta elikagaiak ekoizteko prozesuko etapa guztiak indartzean oinarritzen da, elikagaiak kontsumitzaileongana iritsi arte (landatzeko edo hazteko modua, uzta bilketa, elikagaigintza, paketatzea, salmenta eta kontsumoa). Hala, elikagai seguruak hornitzeko erantzukizuna elikagaien eta nekazaritzaren sektorean parte hartzen duten eragile guztiei dagokie.


Elikagaien Kalitate eta Segurtasunerako Planerako ideiak proposatu nahi dituzten herritarrek "Analisia eta Diagnosia" eta "Estrategia" dokumentuak eskuratu ditzakete Nafarroako Gobernuko webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Desarrollo+Rural+y+Medio+Ambiente/


Nafarroako Elikagaien Kalitate eta Segurtasunerako Planaren lanketa


Esparru horretan, Nafarroako Gobernua 2008ko ekainean Nafarroako Elikagaien Kalitate eta Segurtasunerako Plana lantzen hasi zen, segurtasuna eta kalitatea kontrolatzeko eta sustatzeko sistemak XXI. mendeko erronketara egokitzeko asmoz.


Plana lantzeko metodologiari dagokionez, elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren kontrolean parte-hartze zuzena duten eragileen parte-hartzea sustatu dute. Dokumentua idatzi duen lan taldeko buru Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua izan da, eta talde horretan Osasun Departamentuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Iruñeko eta Tuterako Udalek, eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuak (ICAN), Abeltzaintza Kudeatzeko Institutu Teknikoak (ITGG) eta Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoak (ITGA) ere ordezkaritza izan dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa