(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikagaien industrietarako laguntzak handitu ditu, ekoizpen fabrika berrien ezarpena sustatzeko osteguna, 2008.eko abenduak 18

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak 25,1 milioi euroko diru laguntza eman du 2008an, nekazaritzako elikagaien enpresak modernizatzeko


. Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak nekazaritzako elikagaien industrietarako diru laguntzak arautzen dituen 95/2007 Foru Aginduaren aldaketa onartu du. Horren bitartez, nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzeko laguntzak ezartzen dira, ekoizpen fabrika eta industria instalazio berriak sustatzeko. Aldaketa urtarrilean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.


Nafarroako Gobernua kontziente da egun proiektu berri batean inbertitzeko dauden zailtasunez; hori dela eta, aldaketa honekin, enpresen inbertsio eta arrisku esfortzua lagundu nahi du.


Sustapen horrek %5 handituko ditu hedapen eta hobekuntza inbertsioetarako diru laguntzak. Horrez gain, diru laguntzak %3 gehiago handituko dira, fabrika berriak industrialdeetan kokatuko baldin badira, energia egitura, hondakinen kudeaketa eta ur arazketa partekatuekin. Era berean, laguntza berriak %2 igoko dira inbertsioak enpresaren jarduera produktu berrietara dibertsifikatzeko egiten baldin badira.


Foru Aginduak zehaztutako laguntzak Landa Garapenerako 2007-2013 Programan sartzen dira. Programa horren helburua teknologikoki aurreratuak eta eraginkorrak diren nekazaritzako eta basoko elikagaien industriak ezartzea eta modernizatzea da. Hori dela eta, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak diru laguntzak ezartzen ditu, transformazio edo/eta merkataritza prozesu berrien bidez edo nekazaritzako elikagaiekin lotutako produktu, prozesu eta teknologia berrien bidez, beren lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin nahi dituzten enpresetarako.


25,1 milioi euroko laguntzak 2008an


2008an zehar, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak 25,1 milioi euroko diru laguntzak eman dizkie nekazaritzako elikagaien 141 enpresei eta kooperatibei. Enpresa horiei emandako diru laguntzak aurreikusitako inbertsioaren %1etik %39ra artekoak izan dira, laguntza bakoitzaren baremoaren arabera. Batez beste, inbertsio osoaren (181 milioi euro) %14 estali da laguntzekin.


Diru laguntza jaso duten 141 enpresen artean, honako sektore hauek nabarmentzen dira, kopuruaren arabera: kontserben sektorea (%24), upeltegiak (%19), eta haragiaren sektorea (%16). Proposatutako inbertsioari dagokionez, modernizazioan gehien inbertituko duten enpresen artean, okin eta pastel industriak (39,9 milioi euro, inbertsio osoaren %20), kontserben sektorea (39,6 milioi, %20) eta aurrez prestatutako jakiak lantzen dituzten industriak (29,3 milioi, inbertsioaren %16).


2008an diru laguntza gehien jaso dituen sektorea kontserbena izan da (5,2 milioi euro, guztizkoaren %20). Horren atzetik daude okin industria (4,2 milioi, %16), aurre prestatutako jakiak (3,9 milioi, %15,8), haragi industriak (3 milioi euro, %12) eta upeltegiak (2,4 milioi, %9,9).


2008an 176 aldeko txosten izapidetu dira, guztira; 2007an baino %6,6 gehiago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa