(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ospitaleetan eguberrietako programazioa hasi dute osteguna, 2008.eko abenduak 18

Gaur, ekitaldiei hasiera emateko, Bideko Ama Birjina Ospitaleko pinua jarri dute, eta ospitalean dauden haurrek egindako marrazkiekin apaindu dute


María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilaria Bideko Ama Birjina Ospitaleko pinua jartzeko ekitaldira bildu da gaur goizean. Pinua Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak utzi du, eta Ama-haurren Zerbitzuko sarreran jarri dute. Ospitalean dauden haurrek egindako marrazkiekin apaindu dute.


Kontseilariaz gain, ospitaleko profesionalak eta Iruñeko Teresarren Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak ere bildu dira ekitaldira. Horrela bada, Nafarroako ospitaleetako eguberrietako ospakizunen programazioari hasiera eman diote.

Bideko Ama Birjina Ospitalea


Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kultur Jardueren Batzordeak hainbat jarduera prestatu ditu eguberrietarako: musika, umorea, pailazoak, Errege Magoen bisita, eta beste ustekabeko batzuk, jaiak atseginagoak izateko, batik bat txikienentzat.


Hala, abenduaren 23an, 18:00etan, ospitaleko ekitaldi aretoan, Eguberrietako Jaialdia eginen dute, ospitaleratuta dauden gaixoentzat, ahaideentzat eta eurekin daudenentzat. Bertan, Alberto Moreno imitatzailea, Diego Quevedo (mexikar abestiak), Euroshow taldea, Txomin umorista, eta Veracruz hirukotea (hegoamerikar kantak) arituko dira.


Bestalde, abenduaren 26an, 19:30ean, Belengo Artzainen Abesbatzak gabon kantak abestuko ditu, ospitaleko unitateetan barrena.


Abenduaren 30ean, 13:30ean, Club Atlético Osasuna taldeko jokalariek eta Zuzendaritza Batzordeko eta Osasuna Fundazioko kideek jostailuak banatuko dizkiete ospitalean dauden haurrei.


Urtarrilaren 5ean, 11:00etan, ospitaleko ekitaldi aretoan, Erregeen Jaialdia eginen dute, "Popi eta Zarratrako" pailazoekin, eta Haurrentzako VI. Marrazketa Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Gainera, jostailuak eta errege uztaiak zozketatuko dituzte eta gozokiak banatuko dituzte. Ondoren, 12:00etan, Errege Magoak ekitaldi aretora iritsiko dira, Iñaki Vizcay akordeoi-jotzailearekin batera, eta haurrei jostailuak banatuko dizkiete.


Nafarroako Ospitalea


Nafarroako Ospitalean, abenduaren 21ean, 18:00etan, eukaristia eginen dute ospitaleko kaperan, eta ondoren, "Todo música" taldeak kontzertua eskainiko du. Biharamunean, abenduaren 22an, 12:00etan, Nafarroako Ospitaleko jaiotza inauguratuko dute.


Abenduaren 28an ere eukaristia eginen dute ospitaleko kaperan, eta bertan Larragako Abesbatzak parte hartuko du. Ondoren, Eguberrietako errezitala eskainiko dute. Abenduaren 30ean, jaiotzen eta Eguberrietako apaingarrien lehiaketa eginen dute.


Urtarrilaren 4an, meza emanen dute ospitaleko kaperan, eta bertan San Jose Abesbatzak parte hartuko du. Biharamunean, urtarrilaren 5ean, 17:00etan, Errege Magoak iritsiko dira, eta hain zuzen ere, Belengo Artzainek harrera eginen diete ospitaleko kaperan. Ondoren, 18:00etan, Errege Magoek opariak banatuko dituzte ospitaleko unitate guztietan.


Lizarrako García Orcoyen Ospitalea


Lizarrako García Orcoyen Ospitalean ez dute Eguberrietako programazio berezirik antolatu, Errege Magoen bisita salbu. Ohitura denez, urtarrilaren 5ean Errege Magoak ospitalera joanen dira bertan daudenei opariak banatzera.


Gabon gauean eta Gabon zaharrean, berriz, gozokiak eta xanpaina emanen dizkiete gaueko txandan lan egin behar dutenei.


Tuterako Sofia Erregina Ospitalea


Tuterako Sofia Erregina Ospitalean zenbait ekitaldi antolatu dituzte gaixoentzat, langileentzat, eta langileen seme-alabentzat. Hasteko, abenduaren 24an, "Perfusión" taldeak gabon kantak eta umorea erabiliko ditu ospitaleratuta dauden guztiak zoriontzeko. Abenduaren 29an, berriz, Lourdes Kirol Taldeak Pediatria Unitatean ospitaleratuta dauden haurrak bisitatuko ditu eta opari txiki bat eginen die.


Urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, Errege Magoek ospitaleratuta daudenak bisitatuko dituzte, ospitaleko langileek osatutako abesbatzaren laguntzarekin, eta opariak banatuko dizkiete. Ondoren, 16:30ean, langileen seme-alabekin bilduko dira ospitaleko ekitaldi aretoan, eta bertan, Fermin Magoaren emankizuna ikusi ahal izanen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa