(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Bajo los cielos de Asia" aurkeztu dute, Iñaki Ochoa de Olzaren hilondoko liburua ostirala, 2008.eko abenduak 19

"Bajo los cielos de Asia" Iñaki Ochoa de Olza Segín nafar mendizaleak idatzitako lehenengo liburuaren izenburua da. Gogoan izanen duzuenez, Iñaki Ochoa Anapurna (Nepal) mendian hil zen, maiatzaren 23an, eta liburuak mendizalearen bizipen nagusiak biltzen ditu. Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Iñaki Ochoa de Olza egilearen aitak eta José Ignacio Roldán "La Información" taldeko Komunikazio zuzendariak aurkeztu dute liburua; hain zuen, gaur eguerdian.


Bajo los cielos de Asia

"Bajo los cielos de Asia". ( irudia handitu )

Jatorrizko liburuak sarrera, hamalau kapitulu eta epilogoa zituen, baina argitalpen honetan familiak hautatu dituen argazkiak, Corpas kontseilariaren aurkezpena, eta Iñakiren lagun baten (Jorge Egocheaga mendizalea) eta aitaren agurrak sartu dituzte.


Liburuan Iñaki Ochoa de Olza Seguínen abenturak bildu dituzte, mendizalearen lorpenak eta saiakerak. Hastapenetatik hasi (Pirinioetan, aitarekin) eta K2ko espediziora arte (2004). Honako espedizio hauen berri eman dute liburuan: Yosemite (1988ko abuztu-aurrian), Kanchenjunga (1990eko martxo-maiatzean), Everest (1992ko abuztu-urrian), Cho Oyu (1993ko abuztu-irailean), K2 (1994ko ekain-abuztuan), Shisha Pangma (1995eko irailean), Gasherbrum I eta II (1996ko ekain-abuztuan), Kanchenjunga (1997ko martxo-maiatzean), Broad Peak (1997ko ekain-uztailean), Lhotse (1997ko irail-urrian eta 1998ko apiril-maiatzean), Everest (1999, 2002 eta 2000ko martxo-maiatzean), Ama Dablam eta Cho Oyu, Nanga Parbat, Broad Peak eta K2 (guztiak 2003ko ekain-abuztuan), Makalu (2004ko martxo-maiatzean) eta K2 (2004ko ekain-abuztuan).


Liburuaren 4.500 ale argitaratu dituzte, eta 15 euroren truke salduko dute. Hasteko "Diario de Navarra" egunkariarekin batera salduko dute, abenduaren 22tik aurrera (datorren astelehenetik aurrera). Liburuak 450 orrialde ditu, koloretan, eta bertan hainbat argazki sartu dituzte, gehienak Iñaki Ochoa de Olzak berak ateratakoak.


Nafarroako Gobernuak diseinu eta maketatze gastuak ordaindu ditu (4.100 euro), jatorrizko liburua berrikusi du, argazkiak hautatu ditu, eta liburuaren formatua eta ezaugarri teknikoak aukeratu ditu. Gainera, Gobernuak inprimatze gastuen erdia ordaindu du (14.805 euro), eta horrexegatik, liburuaren 946 ale beretzat izanen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa