(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak nabarmendu duenez, biltzar sektorialak dira Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin elkarlanean jarduteko tresnarik egokienak ostirala, 2008.eko abenduak 19

Horixe bera adierazi du, gaur, biltzar sektorialei buruzko lan jardunaldi baten inaugurazioan; jardunaldia Toki Administrazioko goi kargudunei begira antolatu dute, hain zuzen


Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak nabarmendu duenez, biltzar sektorialak eta horietako sostengu organoak dira Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin elkarlanean jarduteko tresnarik egokienak, eta gainera, Espainiak Europar Batasunaren aurrean duen jarreraren eraketan parte hartzeko bideak dira.


Catalán kontseilariak lan jardunaldi baten inaugurazioan egin ditu adierazpenok. "Las conferencias sectoriales y el interés de Navarra en la cooperación territorial" (Biltzar sektorialak eta Nafarroaren interesa lurralde lankidetzaren gainean) jardunaldiari buruz ari gara, hain zuzen. Nafarroako Gobernuak antolatu du, zuzendari nagusiei eta Kabinete buruei begira, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (INAP) egin dute, gaur goizean.


Jardunaldiaren inaugurazioan, honako hau adierazi du kontseilari-eledunak: "Nafarroak gainerako erkidegoetarako adibide izan behar du; izan ere, autogobernu maila handia dugu, eta aldi berean, Espainiako gainerako herriekiko konpromisoari eta elkartasunari eusten diegu, autonomia erkidegoak elkarlanean jarduteko eta erabakiak batera hartzeko tresnetan eta organoetan parte hartuz".


Zehazki, kontseilariak adierazi duenez, biltzar sektorialek "Europan ahots bakarrez parte hartzea" ahalbidetzen dute. Zentzu horretan, Europako Erkidegoekin Zerikusia duten Gaietarako Biltzarra (Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza aldeaniztunerako organoa) biltzar sektorialetan oinarritzen da autonomia erkidegoek Europar Batasuneko politiketan edo ekintzetan parte hartu dezaten bultzatzeko (autonomia erkidegoen eskumenetan eragina duten politikak edo ekintzak, betiere). Horrela, kontseilariaren esanetan, autonomia erkidegoek Europar Batasuneko zuzenbidearen goitik beherako ezarpenean parte hartu dezakete, eta baita behetik gorako ezarpenean ere. Beraz, batetik gure antolamendu juridikoan EBko zuzenbidea garatu eta aplikatu dezakegu, eta bestetik, biltzar sektorialen bidez EBko erabakiak hartzeko prozesuan parte hartu dezakegu.


Catalánek gaineratu duenez, erronkei aurre egiteko "beharrezkoa da proposamenak eta itunak egiteko, negoziatzeko, analizatzeko, aukerak aprobetxatzeko, eta arlo horietan parte-hartze aktiboa izateko gaitasuna hobetzea".


Kontseilari-eledunak, bere mintzaldia amaitzeko, honako hau adierazi du: "biltzar sektorialetan parte hartzearen eta lurraldeen arteko elkarlanaren azken helburuak herritarren interes orokorrak defendatzea eta ongizatea hobetzea dira, batik bat krisialdi uneotan; izan ere, guztion laguntza beharrezkoa da gaur egungo zailtasunei aurre egiteko".


Jardunaldia


Jardunaldia Catalán kontseilariak inauguratu ondoren, bi hitzaldi eman dituzte. Lehenengoa, "El federalismo cooperativo y conferencias sectoriales: marco normativo y propuestas de reforma" (Federalismo kooperatiboa eta biltzar sektorialak: arau esparrua eta aldatzeko proposamenak), Javier Tajadura Tejadak eman du, eta bigarrena, "Las conferencias sectoriales. Valoración práctica desde la Administración General del Estado" (Biltzar sektorialak. Balorazio praktikoa Estatuko Administrazio Orokorraren eskutik), José María Pérez Medina Espainiako Gobernuko Lehendakaritza Kabineteko kide aholkulariak.


Jardunaldia amaitzeko, Javier Enériz Arartekoa, Javier Marcotegui Ros Nafarroako Parlamentuko lehen presidenteordea eta Ignacio Martínez Alfaro "Autovía del Camino, SA" enpresako kontseilari ordezkaria mintzatu dira, euren eskarmentuaren berri emateko.


Jardunaldian aztertu dituzten gaiei dagokienez, honako hau azpimarratu dezakegu: deszentralizazioaren garrantzia Estatuak politikaren eta administrazioaren ikuspuntutik antolatzeko printzipio gisa. Zentzu horretan, deszentralizazioak integrazioaren eta autonomiaren arteko harremana estutzeko beharra sortzen du, batasunaren eta aniztasunaren arteko harremana estutzeko beharra, eta Espainian ez ezik, beste estatu batzuetan ere badu eragina.


Gainera, Europa interesen konbergentziaren dinamika nagusiaren ardatz dela eta Estatuak eta erkidegoek (eta beste komunitate batzuek) proiektu bera dutela nabarmendu dute. Horregatik, beharrezkoa da aniztasuna, batasuna eta kohesio soziala uztartzea, eta Espainian Autonomien Estatuak bermatzen du hori (Konstituzioak, azken batean).


Jardunaldian azpimarratu duten beste gai bat honako hau izan da: lurraldeek gaur egun duten interes politiko nagusia erabaki esparruetan ahal bezainbeste eta ahal bezain modu kualifikatuan parte hartzea dela, maila nazionalean zein EBn.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa