(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak udalaz gaindiko eragina duen plan bat onartuko du, Aranguren ibarreko Mugartea sektorean 1.000 etxebizitza eraikitzeko astelehena, 2008.eko abenduak 22

700 etxebizitza babestuak izanen dira, eta gainera, Foru Gobernuak etxebizitza babestuak eraikitzeko lurzorua erosiko du, Lurzoru Publikoaren Foru Bankurako


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, baimena eman die Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuari eta Aranguren ibarreko Udalari lankidetza hitzarmena izenpetzeko. Foru Komunitatean babestutako etxebizitzak sustatzeko hitzarmena izanen da, hain zuzen.


Hitzarmenaren bidez, eta Nafarroa 2012 Planaren esparruan, Nafarroako Gobernuak udalaz gaindiko eragina duen plan baten izapideak eginen ditu eta plana onartuko du, Aranguren ibarreko Mugartea sektorean 1.000 etxebizitza eraikitzeko (Aranguren ibarreko Udalak berak sustatutako plana). Horietatik 700 etxebizitza babestuak izanen dira, eta gainera, Foru Gobernuak etxebizitza babestuak eraikitzeko beharrezkoa den lurzorua erosiko du, VINSA sozietate publikoaren bidez, Lurzoru Publikoaren Foru Bankurako.


2004ko uztailaren 1ean, Iruñeko Eskualdeko Lurzoruaren Mahaiko kideek lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, eskariaren arabera etxebizitza babestuak eraikitzeko hirigintza plangintza duen lurzorurik ez faltatzeko neurriak hartzeko asmoz. Aurretik, 2003ko abenduan, Aranguren ibarreko Udalak eta Nafarroako Gobernuak lurzoruaren eta etxebizitzaren arloko hitzarmena izenpetu zuten, Entremutilvas sektorea sortzeko.


Gaur egun, izenpetutako akordioak betetzeko eta aurrera egiteko, 2014ra arteko eskaria asetzeko etxebizitza babestuak eraikitzeko hirigintza plangintza duen lurzorua eskaini behar da. Horri begira, Aranguren ibarreko Udala eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentua bat datoz beharrezkoa dela etxebizitza babestuak eraikitzeko egokia den lurzoruaren plangintza bizkorrago egiteko neurriak hartzea; hala, etxebizitza babestuak bizkorrago merkaturatuko dituzte eta eskatzaile guztien etxebizitza eskubidea bermatuko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa