(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira 47 pertsona graduatu dira poliziakideen oinarrizko prestakuntzarako ikastaroan asteartea, 2008.eko abenduak 23

Poliziakide berriek Iruñea, Tutera, Corella, Burlata, Atarrabia eta Buñuelgo polizia taldeetan eginen dute lan


Guztira 47 pertsona (40 gizonezko eta 7 emakumezko) graduatu dira poliziakideen oinarrizko prestakuntzarako ikastaroan; hots, poliziakide-gaiak euren lanbideak berezkoak dituen egitekoetan trebatzea xede duen ikastaroan.


Ikastaroa Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (INAP) bidez, eta gaur eguerdian amaitutzat eman dute, Beriaingo Segurtasun Eskolan, honako hauek: Ignacio Bandrés Urriza INAPeko zuzendari kudeatzaileak, Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusiak, Jesús María García Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (FNMC) presidenteak, Ana Elizalde Urmeneta Iruñeko Udaleko Mugikortasun eta Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak, eta Jesús Barcia Lareu Segurtasun Eskolako zuzendariak.


Amaiera ekitaldian, agintariek diplomak banatu dizkiete ikasleei. Graduatu berriek honako polizia talde hauetan eginen dute lan, hain zuzen: 32k, Iruñeko Polizia Taldean; 7k, Tuterako Polizia Taldean; 3k, Corellakoan; 2k, Burlatakoan; 2k, Atarrabiakoan; eta 1ek, Buñuelgoan.


Ikastaroa teoriko-praktikoa izan da, eta apirilaren 7tik abenduaren 19ra bitarte egin dute. Guztira 1.321 orduko iraupena izan du, eta horietatik 500 praktika orduak izan dira.


Lehenago esan dugun moduan, graduatuei euren lanbideak berezkoak dituen egitekoak betetzeko beharrezkoak diren ezaguerak ematea izan du xede ikastaroak, eta horretarako, honako alderdi hauek jorratu dituzte: alderdi sozial-humanistikoa (Nafarroako historia, kultura eta geografia); poliziakideen egitekoak (polizia antolakuntza, deontologia, eta konstituzio eta administrazio zuzenbidea); babes eta segurtasun polizia (esku hartzeko teknikak, prestaketa fisikoa, eta babes zibila); zirkulazio eta garraio polizia (bide segurtasuna, poliziakideek gidatzeko modua, eta argitze-agiriak); epaitegi eta ikerketa polizia (zigor zuzenbidea, auzibide zuzenbidea, kriminologia, eta ikerketa teknikak); administrazio polizia; praktikak simulazioekin eta lanpostuko trebakuntza; eta jarreraren balorazioa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa