(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerbitzu berri batek krisiari aurre egiteko laguntza ekonomikoei buruzko aholkularitza emanen die turismoaren sektoreko enpresei asteazkena, 2008.eko abenduak 24

Nafarroako Gobernuak informazio zerbitzu bat jarri du abian, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, turismoaren sektoreko enpresei krisiari aurre egiteko laguntza ekonomikoen gaineko aholkularitza emateko.


Zerbitzu berria Turismoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekimenen eta Sustapenaren Bulegoak kudeatuko du (848 42 46 25) eta deialdietako helburuei, onuradunei eta izapideei buruzko informazioa emanen du.


Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, laguntzak onartu ditu (mailegu eragiketetarako azpi-bermeak, inbertsioak finantzatzeko). Nafarroako ekonomia suspertzeko neurrien (2009-2011) esparruan dauden laguntzak dira, eta Nafarroan azpiegitura turistikoak sortzeko eta modernizatzeko inbertsioak egin nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetarako dira.


Inbertsio proiektu bakoitzeko 60.000-600.000 euro emanen dituzte (inbertsioaren %60 gehienez ere), eta bermeen gehienezko epea 10 urtekoa izanen da (bermeak emandako egunetik aurrera).


Bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Turismo Instalazioak Berritzeko Plana egin du (Turismoko Renove Plana), eta 2009an 400 milioi euroko aurrekontua izanen du. Planak turismo azpiegiturak zaharberritu daitezen sustatzea du xede, instalazioen kalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko.


Diru laguntzen onuradunak honako hauek dira: hotelak, turismo apartamentuak, turismo kanpalekuak, landa eremuko ostatuak, jatetxeak, bidaia agentziak, eta zerbitzu turistiko osagarrietarako enpresak.


Esku-hartzearen baitan, azpiegituretarako edo ekipamenduetarako inbertsioak aurreikusten dituzte, honako helburu hauekin: irisgarritasuna hobetzea eta traba arkitektonikoak ezabatzea; produktuen balio erantsia eta kategoria handitzea; iraunkortasuna hobetzea (energiaren eta uraren aurrezpena sustatzea, eta ingurumena mantentzea eta hobetzea); suteen aurkako eta pertsonentzako segurtasuna eta elikagaien higienea hobetzea; kalitate sistemak ezartzea (kalitatearen Q ziurtagiria, ISO); eta teknologia berriak ezartzea.


Era berean, zerbitzu berriak Jomuga Turistiko Umotuak Modernizatzeko ekimenari buruzko aholkularitza emanen du. Ekimenak jomuga turistiko umotuak berritzeko, modernizatzeko eta berregituratzeko planei finantzaketa ematea du xede, hain zuzen (toki administrazioek eta turismo enpresa pribatuek landutako planak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa