(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 58 entitatek bat egin dute "Gabonetan, euskaraz ere bai!" kanpainarekin asteazkena, 2008.eko abenduak 24

Eguberrietan Nafarroa osoan euskara gehixeago entzun dadin bultzatze aldera, Nafarroako 58 entitatek Euskarabideak eta Euskal Kantuzaleen Elkarteak argitaratu duten kantu bilduma erabili ahal izan dute (10 gabon kanta klasikoz osatutako kantutegia).


Izan ere, udalek, ikastetxeek eta musika eskolek kantutegia jaso dute, herritarrek euskarazko gabon kantak abestu ditzaten sustatzeko (baita euskara menderatzen ez dutenek ere). Hala, "Olentzero", "Hator, hator", "Gaueko izar" eta Eguberrietan ohikoak diren beste kanta batzuk Nafarroako herrietako kaleetan, ikastetxeetako jaietan, kultur etxeetan, zahar etxeetan, eta abarretan entzun daitezen sustatu nahi izan dute.


Emankizun gehienak abenduaren 18tik 24ra bitarte egin dituzte.


Parte hartu duten entitateen zerrenda Euskarabideako webgunean dago (www.euskarbidea.es).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa