(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak babes ofizialeko 28 etxebizitza inauguratu ditu Lekunberrin asteazkena, 2008.eko abenduak 24

Nafarroako Gobernuak 446.703 euroko guztizko diru laguntza eman die etxebizitzen jabeei


José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak eta José María Aierdi Fernández de Barrena Lekunberriko alkateak babes ofizialeko 28 etxebizitza inauguratu dituzte, gaur goizean, herrian bertan. Etxebizitzak Zintzar kalean daude, 14.-16. zenbakietan.


Etxebizitza guztiak hiru logelakoak dira, 90 bat metro koadroko azalera erabilgarria dute, eta garajea eta trastelekua dituzte. Guztira 28 etxebizitza eraiki dituzte, baina esleituta daudenak 26 dira (azaroan bik uko egin zuten). Gaur egungo titularrak 31 dira.


Nafarroako Gobernuak 446.703 euroko guztizko diru laguntza eman die etxebizitzen jabeei, eta laguntza esleipendunen diru sarreren arabera banatuko dute. Batez besteko laguntza publikoa 18.612,65 eurokoa izanen da (gutxieneko laguntza 11.580,62 eurokoa izanen da, eta gehienezkoa, berriz, 23.532,77 eurokoa).


Diru laguntzek etxebizitzen prezioaren zati bat ordaintzeko balioko dute (etxebizitzen salneurria 147.079,73 eurokoa da, hain zuzen, edo 157.375,31 euro, BEZa barne). Erosleen batez besteko diru sarrerak (familia bakoitzeko diru sarrerak) Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa (IPREM) 1,01-3,95 bider dira (indizea 2,14 bider, batez beste).


Etxebizitzak eraikitzeko baimena 2006an eman zuten, eta azkeneko bi urteetan eraiki dituzte, "Agrupación Lekunberri 1" sustatzailearen zuzendaritzapean. Abenduaren 17an, behin betiko kalifikazioa jaso zuten (eraikitako etxebizitzek babestutako etxebizitzen araubideari heldu diezaioketela adierazten duen ziurtagiria), eta gaurtik aurrera, okupatzeko prest daude.


Aurten, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak 56 etxebizitzei eman die behin-behineko kalifikazioa Lekunberrin. Horietako 14 babes ofizialekoak dira, eta 42, berriz, prezio tasatukoak. Etxebizitza libreei dagokienez, 2 kalifikatu dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa