(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva eta Sanzberro kontseilariek Udal Inbertsioetarako Estatu Funtsari buruzko aholkularitza eman diete ehun entitate baino gehiagori ostirala, 2008.eko abenduak 26

Bilerak egin dituzte, Bertizen, Irurtzunen, Irunberrin eta Lizarran


Salanueva eta Sanzberro kontseilariak. ( irudia handitu )


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak Udal Inbertsioetarako Estatu Funtsari buruzko aholkularitza eman diete Nafarroako toki entitateetako ehun ordezkari baino gehiagori. Egunotan, bi kontseilariek eta Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusiak bilerak egin dituzte, Bertizen, Irurtzunen, Irunberrin eta Lizarran, Mendialdeko herrietako eta herri txikietako alkate, zinegotzi eta idazkariekin.


Izan ere, entitate horietako ordezkariek (batik bat) Estatuak onartu duen funtsari buruzko zalantzak zituzten, eta hala jakinarazi zieten bi kontseilariei. Estatuko Gobernuak Nafarroako Udalen artean biztanle kopuruaren arabera banatuko duen zenbatekoari buruz ari gara (107 milioi euro), hain justu.


Salanueva eta Sanzberro kontseilariek toki entitateetako ordezkariei jakinarazi dietenez, zalantza zehatzenak Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzan argitu beharko dituzte, baina era berean, kontseilariak eta euren Departamentuak toki entitateei laguntzeko prest daude, Estatuak onartu dituen laguntzak ahal bezainbeste proiektuk eskuratu ahal izateko. Estatu funtsak herri lanak eta enplegu eraketa bultzatzea ditu xede, funtsa onartzen duen Errege Dekretuaren arabera.


Bi kontseilariek laguntza eskaini diete udalei, Estatuko laguntza eskuratu dezaketen proiektuak identifikatzeko zailtasunak baldin badituzte.


Era berean, Toki Administrazioko Departamentuak laguntza eskaini du, Nafarroako toki entitateek Estatu funtsera aurkeztuko dituzten proiektuen izapide digitalak egiteko. Eskaerak egiteko ziurtagiri digitalak behar dira, eta udalek hori egiteko aukera izan arren, Toki Administrazioko Departamentuaren 902 07 80 79 telefono zenbakia erabil dezakete sor daitezkeen arazoak aztertzeko eta konpontzeko.


Toki Administrazioko Departamentuak, gainera, eskabideen izapide errealak egiteko euskarria eta sostengua emanen ditu, Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuaren bidez, entitateek konexio arazoak dituztenean.


Udal Inbertsioetarako Estatu Funtsari buruzko bileretan, kontseilariek eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusiak toki entitateetako alkate, zinegotzi eta idazkarien galderak eta zalantzak ere argitu dituzte (eskaerak, finantzaketa, eta esku-hartzeak).


Jakina denez, Estatuak funtsa onartu zuenean (8.000 milioi euro Estatuko udalerri guztietarako), Nafarroako Gobernuak Estatuko Gobernuarekin elkarlanean arituko zela onartu zuen, Foru Komunitateko udalek dagozkien zenbatekoak eskuratu ahal izateko. Toki Administrazioko Departamentuak, gainera, Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuek eman dezaketen laguntza koordinatuko du, udalen esku zerbitzu teknikoak eta administraziokoak jartzeko eta dagozkien laguntzak optimizatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa