(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko www.navarra.es atariak Foru Komunitateko internauten 21.000 bisita izaten ditu egunero ostirala, 2008.eko abenduak 26

CIES enpresak Nafarroako hedabideek 2008an izan duten audientziari buruzko azterlana egin du, eta haren arabera, Foru Administrazioko ataria da bisitari gehien izan dituen erakunde webgunea


Nafarroako Gobernuko www.navarra.es ataria da Foru Komunitateko internautek gehien bisitatzen duten erakunde webgunea. Hain zuzen ere, webguneak 21.000 bisita izaten ditu egunero, CIES enpresak 1.305 elkarrizketa pertsonalen bidez egin duen azterlanaren arabera (Nafarroako Hedabideen Audientziaren Azterlana, 2008).


Gainera, azterlanaren arabera, www.navarra.es webgunea bigarrena da nafarrek Interneten gehien bisitatzen dituzten lekuen artean, hedabide elektronikoei dagokienez. Gainetik dagoen webgune bakarra Diario de Navarra egunkariarena da (25.000 bisita egunean).


Besteak beste, bi datu hauek aipatu ditzakegu (2008): nafarren %64,8k (339.000 pertsona) Interneterako konexioa dute, eta horietatik %43k adierazi zutenez, bezperan konektatu ziren (inkesta egin aurreko egunean). Bi datuak 2003an baino hobeak dira (urte horretan hasi ziren erakundeetako webguneetako eta hedabide elektronikoetako kontsulta ohiturei buruzko galderak egiten, hedabideen audientziari buruzko azterlanean). Bilakaera honako hau izan da: 2003an, Interneterako konexioa %41,9k zuten, eta bezperan %18,2 konektatu ziren; 2004an, %48,4 eta %23,5, hurrenez hurren; 2005ean, %51,4% eta %26,6; 2006an, %56,1 eta %28,7; eta azkenik, 2007an, %61,1 eta %37,3.


Nafarroako hedabideek 2008an izan duten audientziari buruzko azterlanak erakundeetako atariei eskainitako atalaren arabera, www.navarra.es webgunea da Nafarroako internautek gehien bisitatzen dutena (21.000 bisita egunean), eta bisita gehien izaten dituzten webguneetan bigarrena Nafarroako Unibertsitate Publikoarena da (11.000 bisita egunean). Nafarroako Gobernuko webguneko datuak, gainera, beste atari batzuetakoak baino askoz hobeak dira (Nafarroako Unibertsitatea, 8.000 bisita egunean, edo Nafarroako udaletako eta futbol taldeetako webguneak, 4.000 bisita egunean).


Lehenago esan dugun moduan, www.navarra.es webguneak baino bisita gehiago izaten dituen atari bakarra Diario de Navarra egunkariarena da. CIES enpresaren azterlanaren arabera, beste egunkari elektroniko batzuetako datuak honako hauek dira: Diario de Noticias, Foru Komunitateko internauten 14.000 bisita egunean; El País, 12.000 bisita; El Mundo eta Marca, 11.000 bisita; eta El Correo eta Gara, 3.000 bisita.


www.navarra.es, herritarrentzako zerbitzu eta informazio ataria


Nafarroako webgune ofiziala herritarrentzako informazio eta zerbitzu bidea da, eta Herri Administrazioak telefonoz eta aurrez aurre eskaintzen dituen zerbitzuak osatzen ditu. Nafarroako Gobernuko atariak honako eduki hauek ditu, besteak beste: berriak, informazio praktikoa, prentsaurrekoak zuzenean, eta aisialdi eta kultura jarduerak. Administrazioaren ataria da, eta hortaz, erabiltzaileek Nafarroako Gobernuko ekimenen berri jakin dezakete bertan, hala nola krisiaren aurkako plana, 2008-2011ko Nafarroako Nazioarteko Plana, edo Nafarroa 2012 Plana. Gainera, Foru Gobernuko departamentuetako informazioa ere eskuratu dezakete bertan.


Nafarroako webguneak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: on-line izapideak Zerga Ogasunarekin (BEZa, PFEZa, eta zerga berezi gehienak), PFEZaren simulagailua, eta erregistro elektroniko orokorra. Bestalde, erabiltzaileek Nafarroako Aldizkari Ofiziala kontsultatu dezakete, bertako abisuak jasotzeko harpidetza egin dezakete, edo legedia bilatu dezakete (LexNavarra).


Nafarroako Gobernuko www.navarra.es webgunean kontratazio publikoetarako (lanak eta zerbitzuak) iragarkiak eta lan eskaintza publiko zein pribatuei buruzko informazioa ere jartzen dituzte. Atariaren bidez Foru Administrazioko bekak eta laguntzak eskuratzeko deialdietan parte hartu daiteke, eta modu telematikoan antolatzen dituzten zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Era berean, webgunean inprimaki ofizial nagusiak jaitsi daitezke, kartografia erosi eta jaitsi daiteke, prentsa egiaztagirien izapideak egin daitezke, landa eremuko erregistroak kontsultatu eta jaitsi daitezke (nekazaritza, herri lurrak, nekazaritzako elikagaien enpresak eta abeltzaintza), edo liburutegi publikoetako katalogoak kontsultatu daitezke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa