(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurizko suhiltzaileen parkea hobetzeko eta handitzeko lanak amaitu dituzte ostirala, 2008.eko abenduak 26

Teilatua eta aurrealdea moldatu dituzte, barneko guneak berrantolatu dituzte, eta kanpoaldea urbanizatu dute sarbideak hobetzeko


Nafarroako Gobernuak 103.039,73 euroko inbertsioa egin du Aurizko suhiltzaileen parkea modernizatzeko. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren (NLA) hobekuntza eta inbertsio plangintzaren baitan dagoen esku-hartzea da, hain zuzen.


David Sainz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzailea parkea ikusten izan da berriki, lanak amaitzearekin batera. Hain zuzen ere, lanak "JJ Construcción y Rehabilitación" enpresak egin ditu apiriletik abendura bitarte, eta teilatua eta aurrealdea moldatu dituzte, barneko guneak berrantolatu dituzte, eta kanpoaldea urbanizatu dute.


Bi solairuko eraikina da, eta bertan 21 suhiltzailek egiten dute lan. Gainera, eraikinak lau etxebizitza ditu, eta lehen suhiltzaileak horietan bizi ziren. Orain arte zerbitzuak sotoan, erdi-sotoan eta solairuetako batean zeuden. Egin duten lanetako bat behe solairuan zegoen etxebizitzetako bat botatzea izan da, eta hala, parkeari 86 metro koadro gehiago eman ahal izan dizkiote. Hala, trebakuntza gela bat, bi logela, eta aldagelak egin ahal izan dituzte.


Lan hauek ere egin dituzte: parkearen ingurua urbanizatu dute, iparraldeko eta hegoaldeko sarbideak hobetzeko (N-135 errepidea, Iruñea-Frantzia, Luzaiden barrena); teilatua egokitu dute (hautsita zeuden teilak ordezkatu dituzte eta tximinia konpondu dute); aurrealdea txukundu dute (leihoak eta leiho tapak aldatu, margotu, etab.); eta erdi-sotoa berrantolatu dute, gimnasioa handitzeko (orain 10 metro koadro gehiago ditu).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa