(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2.534.895 euro emanen ditu 2009an, adinekoen eta ezinduen arloko gizarte ekimeneko entitateetarako astelehena, 2008.eko abenduak 29

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran baimena eman dio María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari 2009an elkartegintza sustatzeko 2.534.895 euroko laguntza emateko, adinekoen eta ezinduen arloko gizarte ekimeneko entitateei. Laguntzak banakako ebaluazio araubidearen arabera emanen dituzte.


Zehazki, 1.185.607 euro adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateetarako izanen dira, eta 1.349.288 euro, berriz, ezinduen arloko gizarte ekimeneko entitateetarako.


Laguntzen xedea honako hau da: adinekoen eta ezinduen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak egin daitezen sustatzea. Baita elkartegintza sustatzea ere, programa horiek egiten dituzten entitateetan.


Zentzu horretan, auto-laguntza taldeak osatzeko eta abian jartzeko ekintzak edo elkartegintzako oinarrizko jarduerak finantzatuko dituzte (bizimodu independentea eta mendekotasunaren prebentzioa sustatzeko). Hori guztia, noski, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak kudeatzen dituen laguntza, programa eta zerbitzuen osagarri gisa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa