(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaixotasun meningokozikoa dela-eta Nafarroako Ospitalean dagoen gazteari alta emanen diote gaur astelehena, 2008.eko abenduak 29

Iruñeko ospitaleetan dauden gainerako bost pertsonak onera egiten ari dira, eta ez da kasu berririk agertu


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, gaixotasun meningokozikoa dela-eta Nafarroako Ospitalean dagoen gazteari alta emanen diote gaur. Atarrabian bizi den emakumezko bat da, 19 urtekoa, eta duela zortzi egun ospitaleratu zuten. Hasieran Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) ospitaleratu zuten, baina abenduaren 22az geroztik (joan den astelehena) gela arruntean dago. Bere egoerak nabarmen egin du onera.


Gainera, egunotan ez da kasu berririk agertu, eta aipaturiko gazteaz gain, beste bost pertsona daude ospitaleratuta, guztiak ere Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitalean. Zehazki, 80 urteko gizonezkoak ZIU unitatean jarraitzen du, egonkor eta aireztapen mekanikorik gabe; larri dago baina onera egiten ari da. Gela arruntean dauden bi emakumezkoak (16 eta 47 urte), berriz, ongi daude eta onera egiten ari dira, eta Pediatriako ZIU unitatean dagoen neska, 14 urtekoa, larri baina egonkor dago, eta onera egiten ari da. Azkenik, abenduaren 25ean (joan den osteguna) Ama-Haurren eraikineko gela arruntean ospitaleratu zuten mutikoa, 3 urtekoa, ongi dago eta onera egiten ari da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa