(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilaria Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren urteko azken bilerako buru izan da asteartea, 2008.eko abenduak 30

Gaurtik aurrera Nafarroako mankomunitate guztiak partzuergoaren baitan egonen dira, Iruñeko eskualdekoa salbu


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren urteko azken bilerako buru izan da gaur goizean. Bileran Nafarroako mankomunitate guztiek parte hartu dute, Iruñeko eskualdekoak salbu.


Zehazki, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera partzuergoko kide izanen dira, eskubide guztiekin, honako hauek: Montejurra, Sakana, Araxesgoien, Bidausi, eta 10. Eremuko Mankomunitateak, eta Areso, Larraun, Leitza eta Lekunberriko Udalak. Hala, Nafarroako 275.996 biztanlek Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoaren bidez jasoko dute zerbitzua.


Gaur partzuergoan sartu diren entitateez gain, bertako kide dira honako hauek ere: Ezka-Zaraitzu, Baiza-Erdialde, Erribera, Erribera Garai, Zangozako Eskualde, Izarbeibar, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Mankomunitateak.


Hala, nafar guztiek hondakin organikoak tratatzeko sistema bera izanen dute ("El Culebrete" biometanizazio planta), Iruñeko eskualdekoek salbu. Planta Erriberako Hiri Hondakinen Mankomunitateak kudeatzen du, eta bertan edukiontzi berdeko hondakinak Europako araudiaren arabera tratatzen dituzten eta euren bolumena txikitzen dute.


Gaurko bileran, gainera, zerbitzuaren onuradunek ordaindu beharko dituzten tasak onartu dituzte: 28,47 euro/urte, familiek; eta 35,79 euro/urte, industria instalazioek. Tasa horien bidez 4,164 milioi euro bilduko dituztela aurreikusten dute, eta hala, 2009ko guztizko aurrekontua 12,71 milioi eurokoa izanen da. Aurrekontuaren bidez honako hauek eraikiko dituzte: bi transferentzia planta, bat Tafalla inguruan eta bestea Zangoza inguruan; eta hondakinak deskargatzeko bi moila, bat Erribera Garaiko Mankomunitatean (Moratielgo hondakin plantan) eta bestea Sakanako Mankomunitatean (Arbizuko hondakin plantan). Gainera, aipaturiko aurrekontuaren bidez hondakinak tratatzen jarraitu ahal izanen dute "El Culebrete" plantan.


Bestalde, Toki Administrazioko Departamentuak 7,61 milioi euroko ekarpena eginen du, honela banatuta: 3,73 milioi euro, 2005-2008ko Toki Azpiegituren Planetik; 1,25 milioi euro, 2009-2012ko Toki Azpiegituren Planetik; eta 2,63 milioi euro, Departamentuko diru laguntzetatik. Gainerako 930.000 euroak datozen urteetako tasen bidez finantzatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa