(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETIBren kontrako atentatua gaitzesten du asteazkena, 2008.eko abenduak 31

Nafarroako Gobernuak erabat gaitzesten du gaur goizean Bilbon EITBren egoitzaren kontra egindako atentatua eta euskal autonomia erkidegoko irrati-telebista publikoko langileenganako elkartasuna adierazten du.


Foru gobernuarentzat ekintza kriminal berri hau ETA talde terroristaren planteamendu totalitarioen beste adierazpen bat baino ez da, beste behin ere, komunikabideetako profesionalak kikiltzen saiatzeko. ETA taldeko hiltzaileek eta antzeko erakundeetatik haiei babesa ematen dietenek demokraziari buruz duten ideia berezia adierazi dute beste behin ere beren oinarrizko zutabeetako baten aurka atentatuz, alegia, adierazpen-askatasunaren aurka atentatuz.


Nafarroako Gobernuak berriro ere indar politikoen eta gizarte-indar guztien batasunari dei egiten dio terrorismoaren gaitzaren kontrako borrokara, legezko bide guztien ezbairik gabeko erabileraren eta Estatuko Segurtasun Indarren jardueraren aldeko hausturarik gabeko babesaren bidez irabaziko den borrokara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa