(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsailean Iruñean eginen duten "Agora Talentia" foroa Bruselan aurkeztuko dute astelehena, 2009.eko urtarrilak 5

Talentuari buruzko Nazioarteko Foroa da, eta Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Berrikuntza Agentziaren bidez eta Askotarikotzeko Nafarroako Fundazioarekin elkarlanean


Bruselako Eskualdeetako Lantaldean Talentuari buruzko "Agora Talentia" Nazioarteko Foroa aurkeztuko dute aste honetan. Foroa Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Berrikuntza Agentziaren (ANAIN) bidez eta Askotarikotzeko Nafarroako Fundazioarekin (FND) elkarlanean, eta Iruñean eginen dute, otsailaren 11n eta 12an.


Aurkezpen jardunaldia Belgikako hiriburuan eginen dute, eta bertan María Lozano Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak eta Enrique de Mulder "Sociedades Viálogos" aholkularitza enpresako kontseilari ordezkari eta "Agora Talentia" foroko komisario teknikoak parte hartuko dute. Aurkezpenera bilduko diren 60 bat pertsonei Talentuari buruzko Nazioarteko I. Foroaren helburuak azalduko dizkiete, hain zuzen. Helburuak honako hauek dira, zehazki: ezagueraren gizartearen testuinguruan talentua garatzeko alderdi kritikoak eta gakoak identifikatzea, kezkak partekatzea, eta etorkizuneko joerak definitzea, pertsona ospetsuen, nazioarteko adituen, erakunde publikoen eta organizazioen parte-hartzearen bidez.


Aurkezpenean Ana Ursua Askotarikotzeko Nafarroako Fundazioko (FND) zuzendariak ere parte hartuko du, eta "Agora Talentia" foroan parte hartuko duten nazioarteko adituen berri emanen du, hain zuzen. María Beunza Nafarroako Berrikuntza Agentziako (ANAIN) proiektuen zuzendariak, berriz, Foru Komunitateko garapen eta berrikuntza adierazleak aztertuko ditu. Beunzaren iritziz, adierazle horiek kontuan hartuz gero Nafarroa leku egokia da foroa egiteko, eta besteak beste Europako Batzordearen (2009 Sormenaren eta Berrikuntzaren Urtearen bidez) edo Europako Parlamentuaren bermea du. Jardunaldiari Ana Magraner-ek emanen dio amaiera, Sormenaren eta Berrikuntzaren Urtea koordinatzen duen Unitateko kideak (Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kulturaren Zuzendaritza Nagusia).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa