(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua alertan dago, kota baxuetan elurra egiteko arriskua dela-eta astelehena, 2009.eko urtarrilak 5

Estatuko Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, oro har euri-elur gutxi eginen du, batik bat kantauriar isurialdean


Nafarroako Gobernuak Neguko Bidezaintza Planeko lehenengo alerta aktibatu du; izan ere, gaur gauetik aurrera elurra egin dezake kota baxuetan, iragarpenen arabera. Planean bilduta daude zerbitzu nagusiak Iruñean bildu dira, gaur goizean, eta elurra kentzeko makina gehiago lanean jartzea eta prebentzio neurri gisa errepideetako zaintza zerbitzua indartzea hitzartu dute.


Estatuko Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, Foru Komunitatean euri-elur gutxi eginen du oro har, batik bat kantauriar isurialdean eta mendebaldean. Nolanahi ere, elur maila gero eta baxuagoa izanen da, eta egunaren amaieran 300-500 metrotan elurra bota dezake. Bihar (asteartea) eta etzi (asteazkena), berriz, itsas mailan ere elurra egin dezake. Iragarpenen arabera, 1.000 metrotan 5-15 zentimetroko elur geruza pilatu daiteke 24 ordutan; 600 metrotan, 2-10 zentimetroko geruza; eta 200 bat metrotan, 0-3 zentimetroko geruza.


Iragarpen horiek direla-eta, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak elurra kentzeko 45 makina jarriko ditu lanean gaur gauetik aurrera, eta baliteke datozen egunetan makina gehiago erabiltzea ere, egoeraren bilakaeraren arabera. Era berean, polizia taldeek errepideetako zaintza zerbitzua indartuko dute arratsalde-gauetik aurrera, batik bat Leitzarango (A-15), Sakanako (A-10) eta Iparraldeko (A-1) autobideetan. Xede horrekin, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak zirkulazioko 600 patruila edukiko dituzte lanean gaur (300 patruila bakoitzak).


Horiexek dira Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak gaur goizean Iruñean egin duen bileran hitzartu dituzten neurri nagusiak. Bilerako buru Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia eta José Luis Echávarri Arraiza Herri Lanetako zuzendari nagusia izan dira, eta Errepideen Zainketa Zerbitzuko, Nafarroako Larrialdietako Agentziako, Eledunaren Bulegoko, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko ordezkariak ere bildu dira bertara.


Nolanahi ere, joan-etorriren bat egin aurretik Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazioa eskuratzea komeni da. Horretarako, 900 400 100 telefono zenbakia edota Nafarroako Gobernuaren

www.navarra.es webguneko "Errepideen egoera" atala erabil ditzakete herritarrek, informazio eguneratua eskuratzeko. Nafarroaz kanpoko errepideetako egoeraren berri jakin nahi izanez gero, berriz, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren telefono zenbakia (900 123 505) edo webgunea (www.dgt.es) erabiltzea komeni da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa