(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko suhiltzaileen hiri parke berria 2010erako eraikiko dute, Trinitarios inguruan asteazkena, 2009.eko urtarrilak 7

Haren eraikuntza Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak Sanferminen Museoaren gainean izenpetu duten hitzarmenaren baitan dago


Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak gaur jakinarazi dutenez, Iruñeko suhiltzaileen hiri parke berria Trinitarios inguruan eraikiko dute, Oblatas zubia eta Nafarroa hiribidea Julio Caro Baroja "La Granja" Institutuko biribilgunean barrena lotuko dituen bidean.


Lanak Iruñeko Udalari dagozkio, eta 1.875.000 bat euroko aurrekontua dute. Nolanahi ere, 1.500.000 euro Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu, Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak "Sanferminen eta Entzierroen Zentroa" eraikitzeko berriki izenpetu duten lankidetza hitzarmenaren arabera. Hitzarmena Nafarroa 2012 Planaren esparruan izenpetu dute, hain zuzen.


Parke berriak gaur egungoa ordezkatuko du, neurri batean; izan ere, aurki Cordovillako suhiltzaileen parke nagusia jarriko dute abian, Zaragoza hiribidean, eta hala, Aralar kaleko 1. zenbakian dagoen gunea hiri parke gisa mantenduko dute, behin-behinean, iruindarren eta ingurukoen segurtasuna bermatze aldera.


Gainera, udal proiektuari jarraiki (haren kontratazio espedientea dagoeneko abian jarri dute), Iruñeko Udaleko gatz biltegi berria eraikiko dute leku berean; izan ere, Trinitarios esparruko bidea egiteko gaur egungoa bota beharko dute. Era berean, desinfekzio parkea ere eraikiko dute bertan (gaur egun Aralar kaleko 1. zenbakian dago hori ere).


Iruñeko suhiltzaileen hiri parke berria ipar-erdialdean egonen da, eta Zaragoza hiribideko parke nagusiaren osagarri izanen da. Hala, Iruñea osoa eta bertako industrialde guztiak 8 minutura egonen dira. Aralar kaleko parkearekin alderatuz gero, iruindarren artapenaren estaldura hobetuko du, eta 50.238 biztanle 3 minutura izanen ditu (gaur egun, 30.512 biztanle); 122.102 biztanle, berriz, 5 minutura izanen ditu (gaur egun, 96.727 biztanle).

Dokumentazioa:
Cobertura del futuro parque de bomberos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa