(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008aren amaieran 32.956 langabe zeuden Nafarroan, 16.662 gizonezko eta 16.298 emakumezko osteguna, 2009.eko urtarrilak 8

2007an baino 11.384 langabe gehiago dira, eta 2.788 (ia lautik bat) abenduan gelditu dira lanik gabe


José Mari Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak 2008ko enpleguari buruzko datuak aurkeztu ditu, gaur. Bilakaera orokorra negatiboa izan da, eta langabeziak nabarmen egin du gora, adin eta sektore guztietan. Hala, 2008aren amaieran 2007an baino 11.384 gehiago daude Nafarroan, eta 2.788 (ia lautik bat) abenduan gelditu dira lanik gabe.


2008ko abenduaren 31n 32.956 langabe zeuden Nafarroan, 16.662 gizonezko eta 16.298 emakumezko; hala, lehenengo aldiz gizonezko langabe gehiago zeuden. Beraz, 2007an baino 11.384 langabe gehiagorekin amaitu da 2008a (7.852, gizonezkoak -%89-; eta 3.529, emakumezkoak).


Roig kontseilariak azaldu duenez, 2008ko langabe berrien profila honako hau da: gizonezkoa, 25-40 urtekoa, etorkina, eraikuntzaren sektorekoa, eta prestakuntza maila txikikoa.


Nafarroan bezalaxe, Espainian ere langabeziak gora egin du. Hala, 2008aren amaieran 3,1 milioi langabe zeuden Estatuan (2007an baino ia milioi 1 langabe gehiago). Langabeziak erkidego guztietan egin du gora, %24 (Asturias) eta %75 (Aragoi) artean.


Nafarroan, 3.692 etorkin gehiago gelditu dira lanik gabe 2008an (%113ko gorakada). Nolanahi ere, Foru Komunitatea da langabeek okupagarritasun (lana aurkitzeko aukera) handiena duten erkidegoa. Hain zuzen ere, Foru Komunitateko langabeen %40,8k aukera handia dute lana aurkitzeko, eta Estatuan, berriz, %21ek.


Ekonomia sektoreei begiratuta, langabeziaren gorakadarik handienak honako hauetan jazo dira: eraikuntzan, 2.577 langabe berri (%105eko gorakada); nekazaritza, 306 langabe berri (%76,8ko gorakada); eta industria, 2.803 langabe berri (%66,7ko gorakada). Gainera, Nafarroako guztizko langabe kopuruari %5etik gorako ekarpena egin diote eraikuntzak, aldi baterako laneko enpresek (ABLEak), merkataritzak, eta nekazaritzako elikagaien industriak.


Gizarte Segurantzaren bilakaerari dagokionez, berriz, Nafarroan Estatuan baino gutxiago egin du behera bertan izena emanda daudenen kopuruak. Nafarroan, zehazki, 8.519 pertsona gutxiago daude izena emanda Gizarte Segurantzan (-%2,9), eta Estatuan, berriz, 841.465 pertsona gutxiago (-%4,3).


Bestalde, 2008an 238.821 kontratu egin dituzte, eta 25.812 (%10,8) mugagabeak izan dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Power Point
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa