(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008an kontratuak deuseztatzeko 39 espediente onartu zituzten Nafarroan, eta 880 langilerengan izan zuten eragina osteguna, 2009.eko urtarrilak 8

Nafarroako Gobernuari aurkeztutako espedienteen %85 enpresaburuek eta langileek hitzartu zituzten


2008an kontratuak deuseztatzeko 39 espediente onartu zituen Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, eta 880 langilerengan izan zuten eragina. Espediente gehienak (%85) enpresek eta langileek hitzartu zituzten Lan Agintaritzari aurkeztu aurretik, eta hark, baliozkotzat jo eta onartu egin zituen, Langileen Estatutuko 53. artikuluan xedatuta dagoen moduan.


2007an, berriz, kontratuak deuseztatzeko 22 espediente onartu zituzten Nafarroan, eta 822 langilek euren lanpostua galdu zuten. Departamentuak kontratuak deuseztatzeko espediente gehien onartu izan dituen urtea 1993a da. Orduan ere krisialdi ekonomikoan murgilduta geunden, eta Gobernuak 210 espediente onartu zituen. 1.644 langilerengan izan zuten eragina.


Bestalde, kontratuak eteteko espedienteei dagokienez (kontratua behin-behinean amaitzea), 2008an 134 espediente onartu zituzten, eta 7.701 langilerengan izan zuten eragina. Kasu horretan, espedienteen %87,3 enpresaburuek eta langileek hitzartu zituzten Departamentuari aurkeztu aurretik. 2007an, berriz, kontratuak eteteko 40 espediente onartu zituzten, eta 2.258 langilerengan izan zuten eragina. Departamentuak kontratuak eteteko espediente gehien onartu izan dituen urtea ere 1993a da (185 espediente, 20.445 langile).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa