(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak harrera egin dio, bere bulego ofizialean, ONCEko eta bertako Fundazioko presidenteari osteguna, 2009.eko urtarrilak 8

Topaketan Nafarroako ezinduen egoera aztertu dute, eta bi alderdien arteko lankidetza indartzea hitzartu dute


Ezkerretik eskuinera Matilde Gómez, Valentín Fortún, Miguel Carballeda eta Sanz Presidentea.

Ezkerretik eskuinera Matilde Gómez, Valentín Fortún, Miguel Carballeda eta Sanz Presidentea. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin dio gaur, bere bulego ofizialean, Miguel Carballeda Piñeiro ONCEko eta bertako Fundazioko presidenteari, ONCEren 70. urtemuga eta ONCE Fundazioaren 20 urtemuga direla-eta. Topaketara Matilde Gómez Casas ONCEko Nafarroako lurralde ordezkaria eta Valentín Fortún ONCEko Lurralde Kontseiluko presidentea ere bildu dira, eta Nafarroan ikusmen urritasuna duten pertsonen egoera aztertu dute. Gainera, Nafarroako Gobernuaren eta ONCEren arteko lankidetza indartzea hitzartu dute, Foru Komunitatean bizi diren ezinduei gizarte zerbitzuak eskaintze aldera.



Bileran, Sanz presidenteak Nafarroako armarria eman dio Miguel Carballedari. Erliebean egindako armarria da, hain zuzen, eta braillez idatzitako eskaintza du. Gainera, ONCEko eta bertako Fundazioko presidenteak ere opari bat egin dio Miguel Sanzi, Nafarroari eskerrak emateko ONCE erakundean izan duen konfiantzarengatik. Hain zuzen ere, abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, ONCEk 70 urte bete zituen, eta ONCE Fundazioak (gainerako ezinduekin lan egiten duen erakundeak), berriz, 20 urte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa