(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "Reyno de Navarra Arena" erabilera anitzeko pabiloiaren proiektua aurkeztu du ostirala, 2009.eko urtarrilak 9

Eraikuntza eta ekipamendu proiektua idatzi eta lanak zuzentzeko lehiaketa "TYM Arquitectos" enpresari esleitu diote


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak eta Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak "Reyno de Navarra Arena" erabilera anitzeko pabiloiaren proiektua aurkeztu dute gaur goizean. Yolanda Barcina Iruñeko alkatea eta Javier Monzón Romé eta Maite Esporrin Las Heras PSNko ordezkariak ere bildu dira ekitaldira.


Miranda kontseilariak bi gauza nabarmendu ditu Nafarroako Jauregian egin duten prentsaurrekoan. Batetik, "Reyno de Navarra Arena" pabiloia Nafarroa 2012 Planeko 93 proiektuetako bat dela, ekonomia suspertzea eta Nafarroan enplegua sortzea dituela helburu, eta 60 milioi euroko inbertsioa beharko duela; eta bestetik, "Reyno de Navarra Arena" pabiloia kirola egiteko eta aisialdirako azpiegitura handia izanen dela, gazteentzat zein gizarte osoarentzat.


Miranda kontseilariaren mintzaldiaren ondoren, eraikinari buruzko bideo bat ikusi dute, eta ondoren, García Malo kontseilariak proposamen irabazlea aurkeztu du. Kontseilariak azpimarratu duenez, kirola egiteko ez ezik, beste ekitaldi batzuk antolatzeko ere balioko du pabiloiak (kontzertuak, ikuskizunak, azokak, edo batzarrak, besteak beste). Hala, Nafarroako Gobernuak gaur egungo beharrizanei eta etorkizunean sor daitezkeenei egin nahi die aurre.


Ondoren, García Malok proiektuaren ezaugarriak azaldu ditu, modu zehatzagoan, eta baita proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko esleipen prozesua ere. Lanak 2011rako amaitzea espero dute.


Kontseilariak azaldu duenez, "Reyno de Navarra Arena" pabiloiak 10.000 ikuslerentzako lekua eta erabilera anitzeko pista bat (erdian) izanen ditu. Gainera, 3.000 ikuslerentzako lekua duen pilotalekua, kirolaren museoa eta ludotekak eta haurrak artatzeko zerbitzuak ere izanen ditu. Era berean, kafetegia, prentsa aretoa, bulegoak, balio anitzeko guneak eta aparkalekuak izanen ditu. Eraikin adimenduna izanen da; izan ere, egokitzapen sistema aurreratuak izanen ditu (teknikoak zein ingurumenekoak), hala nola xurgatze makinak edo argia eta ura aprobetxatzeko sistemak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prenda
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa