(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beriaingo liburutegi publiko berria inauguratu dute asteartea, 2009.eko urtarrilak 13

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko kontseilaria eta Rafael Blanco Pena Beriaingo alkatea herriko liburutegi publiko berria inauguratzeko ekitaldiko buru izan dira, gaur goizean.


Liburutegi berria kultur etxean dago, hain zuzen, eta 253 metro koadro ditu. Irakurtzeko 56 gune ditu (36, helduentzat, eta 20, gazte eta haurrentzat), eta gainera, sei ordenagailu izanen ditu, Interneten eta liburutegiko katalogoan kontsultak egiteko. Haurrentzako gune bat, hemeroteka, eta ikus-entzunezkoen eremua ere baditu. Nafarroako Gobernuak liburutegi berriko ekipamendua eta altzariak ordaindu ditu, eta horretarako 40.948 euroko inbertsioa egin du. Gainera, 10.746 euroko diru laguntza eman du, Udalak liburutegiko guneetan egin dituen egokitzapenak ordaintzeko. Beriaingo liburutegia Udalaren titulartasunekoa da, eta astean hogei orduz egoten da zabalik, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:30era. Liburutegia arduradun batek artatzen du (Nafarroako Gobernuko langilea).


Beriainek 3.308 biztanle ditu, eta orain arte, liburutegia San Frantzisko Xabierkoaren Ingurubidea kalean zegoen. Instalazioek ez zuten betetzen liburutegi zerbitzua eskaintzeko baldintza egokirik, eta ondorioz, beste kokagune batera eraman zitzaten proposatu zion Udalak Liburutegien Zerbitzuari.


Esan dugun moduan, liburutegi berria Beriaingo kultur etxean dago. Eraikineko behe solairuan dago, herriaren erdigunean. Guztizko azalera 252,34 metro koadrokoa da, eta 200 metro koadrotik gorako gune garbia du. Baita komunak, bulegoa, biltegia eta atartea ere. Gune nagusia bi mailatan banatuta dago, eta biak lotzeko eskailerak eta igogailua ezarri dituzte. Igogailua Liburutegien Zerbitzuaren eskariari jarraiki ezarri du Udalak, hain justu. Arduradunen arabera, liburutegi berriaren abantailak honako hauek dira: azalera handiagoa, integrazio maila handiagoa (herrian), ingurune egokiagoa (kultur ekintzak egiteko), kokaleku erakargarriagoa (herritarrentzat), eta zerbitzu berriak eskaintzeko aukera.


Beriaingo liburutegi berriak 15.000 dokumentutarako lekua du. Zaharrean, berriz, 8.400 dokumentu zeuden.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa