(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Ezinduak Artatzeko "Las Hayas" Zentroko lehenengo harria jartzeko ekitaldiko buru izan da, Sarrigurenen asteazkena, 2009.eko urtarrilak 14

Proiektua Nafarroa 2012 Planaren baitan dago, ia 13 milioi euroko aurrekontua du eta 2011rako amaituko dute


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Ezinduak Artatzeko "Las Hayas" Zentroko lehenengo harria jartzeko ekitaldiko buru izan da gaur goizean. Zentroa Sarrigurenen eraikiko dute, hain zuzen, eta presidenteaz gain, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria, Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea, eta José Anastasio Andía García de Olalla Eguesibarko alkatea ere bildu dira ekitaldira.


Miguel Sanzek bere mintzaldian azpimarratu duenez, garrantzi handiko proiektua da eta ezintasun intelektual larria eta sakona duten pertsonen artapena hobetzea ahaleginduko du. Zentzu horretan, "Las Hayas" zentroak gaur egun Burlatan dagoen "Andre Maria" zentroa ordezkatuko duela adierazi du presidenteak; izan ere, Burlatako zentroak garrantzizko egitekoa izan du, baina dagoeneko ez da gai gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanei aurre egiteko.


Presidenteak, gainera, honako hau adierazi du proiektuaren gainean: Nafarroa 2012 Inbertsio Plana osatzen duten 90 proiektu azpimarragarrietan lehenengoa dela (bere garaian argitaratu zuten zerrendaren arabera). Bere mintzaldia amaitzeko, Sanzek eskerrak eman dizkio Eguesibarko Udalari, "Las Hayas" zentroa eraikitzeko lursaila doan uzteagatik.


Presidentea mintzatu ondoren, agintari eskudunek akta sinatu dute, eta segidan, akta eta beste objektu batzuk zentroko lehenengo harriko kutxetan sartu dituzte. Aktaz gain, honako hauek sartu dituzte kutxetan, hain zuzen: Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietako gaurko aleak; gaurko Nafarroako Aldizkari Ofiziala -euskaraz eta gaztelaniaz-; txanpon batzuk; Nafarroa 2012 Inbertsio Plana osatzen duten proiektuen argitalpenaren ale bat (esan dugun moduan, "Las Hayas" zentroa proiektu horietako bat da); eta ezinduei begira Gizarte Zerbitzuetako Zorroan bildu dituzten zerbitzuen zerrenda.
Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa