(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak 240.000 euro eman dizkie hainbat komunikabideri, euskara sustatzeko laguntza gisa asteazkena, 2009.eko urtarrilak 14

Euskarabideak (Nafarroako Gobernuko erakunde autonomoa, Hezkuntza Departamentuaren mendekoa) euskarak Nafarroako komunikabideetan lekua izan dezan sustatzea xede duten laguntzen deialdia ebatzi du berriki. Aurten, 240.000 euroko laguntzak eman ditu, hain zuzen.


Balioesteko Batzorde Teknikoak honako irizpide hauek hartu ditu kontuan laguntzak emateko: zabalkundea, kantitate/kalitatea, berrikuntza, aurrekontua eta euskalkien erabilera. Gaztelaniazko hedabideek euskarak euretan duen lekuaren arabera soilik jasotzen dute laguntza.


Azpimarratzekoa da gaztelaniazko irrati eta telebista bakar batek ere ez duela parte hartu deialdian. Gainera, hiru eskaera atzera bota dituzte, deialdian ezarritako oinarriren bat ez betetzeagatik. Euskarabideak gastuen justifikazioa berrikusiko du datozen egunetan, laguntzak lehenbailehen ordaintzeko.


Hala, erakundeak Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeko 27. artikulua beteko du. Izan ere, honako hau dago xedatuta bertan: "Herri Administrazioek euskarak komunikabide sozial publiko eta pribatuetan gero eta leku gehiago izan dezan sustatuko dute, eta xede horrekin, Nafarroako Gobernuak sostengu ekonomikoa eta materiala emateko planak eginen ditu, komunikabideek eskuarki eta gero eta gehiago euskara erabil dezaten sustatzeko."

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Medios beneficiados con las ayudas al euskera

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa