(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako hainbat enparantza eta kaletan sareak eta zola berritu dituzte, eta lanak gaur inauguratu dituzte osteguna, 2009.eko urtarrilak 15

Guztira 1,2 milioi euroko inbertsioa egin dute


Ezkerretik eskuinera,Ana Irurre, Pedro Pejenaute,  Maribí Castillo eta Amalia Salanueva.

Ezkerretik eskuinera,Ana Irurre, Pedro Pejenaute, Maribí Castillo eta Amalia Salanueva. ( irudia handitu )

Tuterako hainbat enparantza eta kaletan sareak eta zola berritu dituzte, eta lanak Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak inauguratu ditu gaur goizean. Guztira 1,2 milioi euroko inbertsioa egin dute, eta Toki Administrazioko Departamentuak 804.997 euroko gehienezko ekarpena onartu zuen horretarako.


Kontseilaria Tuterako San Joan plazan eta inguruko kaleetan barrena ibili da, Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusiarekin, udal ordezkariekin, teknikariekin, eta lanak egin dituen enpresako ordezkariekin batera.


Lanak San Salvador, Yeseros, Cofrote eta San Joan plazetan eta inguruko kaleetan egin dituzte. Honako lan hauek, besteak beste: urez hornitzeko eta hondakin urak eta euri ura biltzeko sareak berritu; bide eta enparantza guztiak zolaberritu; zenbait sare lurperatu (argindarra, telefonoa, gasa, kale argiteria); hiri altzariak jarri; eta lorategietako lanak egin.


Lanak "Indesfor Soria, SL" enpresari esleitu zizkioten, 1.212.680 euroren truke (enkanteko prezioa baino %16,15 gutxiago).


Gainera, Tuterako beste bost kaletan ere antzeko lanak egin dituzte berriki (Cascante, Ablitas, Elo Dorrea, Tulebras eta Murchante kaleetan). Guztizko inbertsioa 650.000 bat eurokoa izan da, eta Gobernuak 376.649 euroko ekarpena egin du. Beste kale batzuetan ere lanean ari dira (Caritat kalean eta ingurukoetan), eta Gobernuak 563.961 euroko ekarpena onartu zuen horretarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa