(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda presidenteordea Europako Batzordeko Enpleguaren zuzendariarekin bildu da Bruselan, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko irtenbideak aztertzeko osteguna, 2009.eko urtarrilak 15

Gainera, Espainiak Belgikan duen enbaxadorearekin bildu da, lankidetza indartzeko


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak laneko hainbat bilera egin ditu Bruselan, Europar Batasuneko zuzendari eta goi kargudunekin. Nafarroako Nazioarteko Plana bultzatzea eta Europako ordezkariekiko lankidetza indartzea izan dute xede bilerek.


Hain zuzen ere, urtarrilaren 13tik (asteartea) 15era (gaur, osteguna) bitarte Miranda Bruselan egon da, eta Xabier Prats Monné Europako Batzordeko Enpleguaren zuzendariarekin bildu da, Nafarroa, Espainia eta Europako herrialdeak krisialdi ekonomikoari aurre egiteko hartzen ari diren neurriak aztertzeko (batik bat krisiak lan merkatuan dituen ondorioei aurre egiteko neurriak aztertzeko).


Zentzu horretan, Europako Batzordea enpleguaren arloan prestatzen ari den bi proiektu nagusiak aipatu ditu Pratsek. Lehenengoa, "malgu-segurtasuna", jatorria Herbeheretan duen kontzeptua, baina batik bat Danimarkan aplikatu zutena (1993-1994), EBk azaroaren 26an onartu zuen neurri sortan aipatu zutena. Europako Batzordeko Enpleguaren zuzendariaren arabera, "malgu-segurtasunak" bi oinarri ditu: batetik, eragile sozialen eta Administrazioaren arteko konfiantza maila egokia sortzea, biek gaitasun maila handia izateko, eta hala, bi alderdien eskubideak eta erantzukizunak orekatzeko; eta bestetik, enpleguaren arloko zerbitzu publikoen parte-hartze sofistikatua, trebakuntza profilak eta beharrizanak hobeto identifikatzeko eta enplegu bulegoen bidez modu kapilarrean jarduteko.


Pratsen arabera, frogatuta dago "malgu-segurtasunak" funtzionatzen duela, besteak beste Austrian eta Eskandinavian, eta bereziki Danimarkan. Gainera, Mirandak eta Pratsek biek uste dute Nafarroako egoera egokia dela "malgu-segurtasun" politikak gauzatu eta emaitza onak lortzeko.


Europako Batzordea enpleguaren arloan prestatzen ari den bigarren proiektu handia Batzordearen komunikazio batean argitaratu zuten abenduaren 16an. "New skills for new Jobs" (Abilezia berriak enplegu berrietarako) proiektuari buruz ari gara, eta bi helburu ditu: batetik, arlo guztietan gaitasun maila nabarmen hobetzea; eta bestetik, trebakuntza, hezkuntza eta abilezia lan merkatura hobeto egokitzea.


MODERNA Planak harrera ona izan du


Bruselako bisita Nafarroako Gobernuko ordezkaritzak antolatu du, eta haren baitan, europar funtsen arduradunekin (Frantziako eta Espainiako arduradunekin) eta Carlos Gómez Múgica Espainiak Belgikan duen enbaxadorearekin ere bildu da Miranda. Gómez Múgicak Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen, eta interes handia dauka Foru Komunitatea gauzatzen ari den proiektuen gainean.


Bileretan Nafarroako MODERNA Plana (Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berria diseinatzeko plana) eta Nafarroako Nazioarteko Plana goraipatu dute. Era berean, Nafarroako I+G+b arloko jardunbide egokiak ere goraipatu dituzte, inbertsio mailarengatik eta jardueren banaketarengatik. Inbertsio mailari dagokionez, Foru Komunitateak BPGaren %1,89ko inbertsioa egiten du berrikuntzan, eta hala, Estatuan inbertsioa handiena egiten duten erkidegoetan bigarrena da. Jardueren banaketari dagokionez, berriz, berrikuntzako jardueren bi heren sektore pribatuak sustatzen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa