(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena izenpetu du, Zangozako zeharbidea berritzeko osteguna, 2009.eko urtarrilak 15

Lanen baitan, arazketa sareak hobetu, zorua eta espaloiak berritu, argindarraren, telefonoaren eta gas naturalaren sareak hodiratu, eta aparkalekuak eta galtzada bereiziko dituzte


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak eta Eskisabel Suescun Hualde Zangozako alkateak herriko zeharbidea berritzeko lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur goizean. Lanak Aragoi hiribideko hornidura eta arazketa sareak eta zorua berritzeko proiektuaren baitan eginen dituzte (Fermín Lubián kaletik eta Xabierko errepidetik Zangozako hilerriraino).


Zehazki, Zangozako zeharbideak (NA-8603) 3.050 metro ditu, eta herri barruko bidea da oso-osorik. Proiektuaren baitan, honako esku-hartze hauek egitea aurreikusten dute: arazketa sareak hobetzea; zorua eta espaloiak berritzea (betoizko lauza, aurreko faseetan ezarri zutenaren antzekoa); argindarraren, telefonoaren eta gas naturalaren sareak hodiratzea; eta aparkalekuak eta galtzada bereiztea, euri ura biltzeko erreten baten bidez (betoizko erretena).


Enkanteko aurrekontua 1.922.165,9 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 547.378,23 euroko ekarpena eginen du gehienez, proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko. Gainerako gastuak Zangozako Udalak ordainduko ditu; hots, desjabetzeekin eta lanen kontratazioarekin lotutako gastuak. Bestalde, lanen zuzendaritza teknikoa ere Udalaren esku egonen da, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren gainbegiraketarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa