(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz lehendakaria, Nafarroaren Astea Estatu Batuetan bosgarrenez egitera joanen den ordezkaritza instituzionaleko burua osteguna, 2009.eko urtarrilak 15

Nekazaritzako elikagaien sektoreko hogeita bat enpresa nafarrek parte hartuko dute aurten, urtarrilaren 20tik 26ra bitarte, New Yorken eta Bostonen eginen den "2009ko Nafarroaren Astea AEBen" izeneko ekimen honen ekitaldietan


Merkataritza eta Industria Ganberak, SODENAk eta Nafarroako Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak Foru Komunitatearen irudia, energia berriztagarrien arloko politika, kultura, ardoak eta elikagaiak Estatu Batuetan sustatzeko antolatzen duten misio komertzialari aurten ere, bosgarrenez, lagunduko dion ordezkaritza instituzionalaren buru joanen da Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.


Nekazaritzako elikagaien sektoreko hogeita bat enpresa nafarrek parte hartuko dute aurten, urtarrilaren 20tik 26ra bitarte, New Yorken eta Bostonen eginen den "2009ko Nafarroaren Astea AEBen" izeneko ekimen honen ekitaldietan. Hain zuzen ere bigarren hiri horretan, Bostonen, egiten den "Boston Wine Expo" lehiaketa garrantzitsuan aurrenekoz izanen du erakustoki bat Nafarroak, Nafarroako Elikagaien Kalitaterako Institutuaren eta Kontseilu Arautzailearen eskutik.


Enpresaburuen eta erakundeen ordezkaritzan parte hartuko dute Iruñeko alkateak, Yolanda Barcinak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Jose María Roigek, Merkataritza eta Industria Ganberako buruak, Javier Tabernak, SODENAko zuzendari nagusiak, José María Aracamak, eta haiekin batera "Maher" jatetxeko Enrique Martínez sukaldariak eta Ana Laguna ardoen arloko adituak. "Boston Wine Expo"


Energia berriztagarriak, nanoteknologia eta Hemingway


Nafarroa aurre-aurrean da gaur egun energia berriztagarrien arloan nazioartean, eta horri buruz mintzatuko da Miguel Sanz New Yorkeko eta Bostoneko sona handiko bi instituzioren egoitzetan emanen dituen hitzaldietan: "New York Times" egunkarian eta Harvardeko Unibertsitatean, hurrenez hurren.


Gai horrekin berarekin lotuta, Nafarroako Gobernuko lehendakaria bisitan joanen da Gamesa enpresak Filadelfian dituen instalazioetara, eta Pensilvaniako gobernadore Edwad G. Rendellekin elkarrizketatuko da, politikari honen agintaldiko helburu nagusietako bat baita Pensilvania aurrena jartzea Estatu Batuetan, energia berriztagarriei dagokienez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Empresas participantes
Cartel informativo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa