(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gazteek balioespen positiboa egiten dute sistema demokratikoaren gainean, baina politika gutxi interesatzen zaie ostirala, 2009.eko urtarrilak 16

Horixe bera ondorioztatu dute Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak agindu duen azterlanetik


Nafarroako gazte gehienek (%81ek) balioespen positiboa egiten dute sistema demokratikoaren gainean, baina %32ri bakarrik interesatzen zaizkie politika gaiak (dezente edo asko). Horixe bera ondorioztatu dute Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak sustatu duen inkestatik (Foru Komunitateko gazteek demokrazian duten parte-hartzeari buruzko inkesta).


Azterlana "CIES SL" enpresak egin du, eta zehazki, telefono bidezko elkarrizketak egin dizkiete 18-25 urteko 300 gazteri (ausaz hautatutako gazteak). Azterlanaren konfiantza maila %95ekoa da, eta gehienezko errore marjina, berriz, %5,6koa.


Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak Nafarroako gazteek demokrazian duten parte-hartzea ezagutu eta sustatu nahi du, eta inkesta horretarako egin dute. Xede berarekin, iazko azaroan, Espainiako Konstituzioaren hogeita hamargarren urtemugaren atarian, Nafarroako Gobernuak demokraziari buruzko jardunaldi batzuk antolatu zituen, Nafarroako Parlamentuarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UHUN) Iruñeko eta Tuterako zentroekin elkarlanean


Ikerketa soziologikoaren helburuak


Ikerketa soziologikoaren helburuak honako hauek izan dira: gazteek demokraziaren, erakundeen eta bizimodu sozialean eta politikoan parte hartzeko bideen gainean duten iritzia ezagutzea; herri, nazio edo nazioarte mailan herritar guztiengan eragina duten gaiei buruzko interes maila (gazteena) ezagutzea; eta euren adinarekin lotura zuzenagoa duten gaiei buruzko interes maila (gazteena) ezagutzea (ikasketak, lana, gaztaroa, etab.).


Beste galdera batzuk gazteek elkarteetan eta erakundeetan duten parte-hartzeari buruzkoak izan dira (hezkuntzarekin edo kulturarekin lotutako elkarteak eta erakundeak, auzokoak, altruistak, etab.). Zentzu horretan, erakunde horien gaineko iritzia, erakunde horietan parte hartzeko arrazoiak, eta sustatu nahi izanen lituzketen parte-hartze bideak aztertu dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Contenido completo de la encuesta

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa