(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA Gobernuak 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartu du astelehena, 2009.eko urtarrilak 19

Nafarroako Gobernuak 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartu du, gaur. Planaren aurrekontua 233,3 milioi eurokoa da (aurreko planetan baino %8 gehiago), hain zuzen.


Nafarroako Kontseiluak dokumentuaren aldeko irizpena egin du, eta inbertsio planarekin gertatu zen bezalaxe, Toki Araubidearen Foru Batzordeak aldeko txostena egin du (Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko ordezkariak dituen batzordeak).


Besteak beste, toki entitateek 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planean sartzeko aurkeztutako proiektuak baloratzeko eta hautatzeko formulak zehaztu dituzte erregelamenduan. Hala, Nafarroako toki entitateek hainbat lan egin ahal izanen dituzte (batik bat oinarrizko azpiegituretako lanak), datozen lau urteetan.


Gainera, 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planeko berritasunetako bat udal eta kontzejuek erabakitzen dituzten inbertsioak egiteko kontu-saila izan da, eta dokumentuan inbertsio horiek ere arautu dituzte.


Beste berritasun batzuk ere arautu dituzte (laguntza gehiago emateko eta esku-hartzeen ezaugarriak toki entitateen egiazko beharrizanetara hobeto egokitzeko berritasunak). Hala, 15 metro edo gutxiagoko kaleetan ura hornitzeko eta arazteko sareak berritzeko lanak egin nahi dituzten entitateek, kaleetako zola ere berritu beharko dute nahitaez; zola bakarrik berritu nahi duten entitateen kasuan, berriz, sareak egoera onean daudela bermatu beharko dute.


Azkenik, hilerriak antolatu arren hildakoak lurperatzeko lekurik ez duten toki entitateek hilerrien edukiera handitzeko laguntzak eskuratu ahal izanen dituzte, erregelamenduari jarraiki.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa