(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Pablo Sarasate eta Jorge Oteiza Museoa fundazioetarako diru laguntzak onartu ditu; 4,8 eta 1,5 milioi euro, hurrenez hurren astelehena, 2009.eko urtarrilak 19

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Kulturaren zuzendari nagusiari, Pablo Sarasate Fundaziorako eta Jorge Oteiza Fundazioaren Museorako diru laguntzak emateko; 4,8 eta 1,5 milioi euro, hurrenez hurren.


Jorge Oteiza Museoa


Kultur zabalkundearen gidalerroei jarraiki, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu zuen Jorge Oteiza Fundazio Museoa eraiki eta abian jartzeko konpromisoa, eta xede horrekin, museoa eraikitzeko beharrezkoak diren eraikinak eta lursailak erosi ditu. Gainera, museoaren proiektua eta gauzapena dagoeneko amaituta daude, eta Gobernuak bere gain hartu ditu urbanizazio gastuak eta eskultorearen lantegi-etxea zaharberritzeko gastuak. Gainera, Foru Gobernuak museoaren funtzionamendu eta jarduera gastuak finantzatzen ditu, inauguratu zutenetik, eta baita beste inbertsio batzuk ere.


Jorge Oteiza Museoa lehen mailako ekipamendua da Nafarroako kultur makineriaren baitan, eta Kultura eta Turismo Departamentuak gaur egungo harremanari eutsi nahi dio, museoaren funtzionamendu, programa eta ekonomia alderdiei dagokienez.


2009ko funtzionamendu eta jarduera gastuak ordaintzen laguntze aldera, 1.510.000 euroko diru laguntza emateko proposatu zuen Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak.


Pablo Sarasate Fundazioa


Nafarroako Gobernuak Pablo Sarasate Fundaziorako 4.825.000 euroko diru laguntza emateko baimena eman dio Kulturaren zuzendari nagusiari.


Pablo Sarasate Fundazioak 2009an gauzatuko duen jarduera programako elementu nagusiak honako hauek izanen dira: kontzertuen ziklo bat Iruñean, denboraldi artistikoan; nafar ikasleentzako kontzertuak, "Ikasleentzako Kontzertuak" eta "Familientzako Kontzertuak" programen baitan; Kultura eta Turismo Departamentuak Pablo Sarasate eta Julian Gaiarre omentzeko antolatzen dituen nazioarteko musika lehiaketetako kontzertuak (laguntza orkestra).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa