Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko 16 udalerritako eta 2 kontzejutako euskarazko toponimoak onartu ditu, Hezkuntza Departamentuaren proposamenari jarraiki.
Izen ofizial bakartzat gaztelaniazkoa duten udalerriak eta kontzejuak dira guztiak, baina Nafarroako Gobernuak euskarazko izenak ere onartu egin ditu, testuetan jasota egon dadin euskarazko izenak horiexek direla.
Gobernuak onartu dituen toponimoak honako hauek dira (parentesi artean, gaztelaniazko izena): udalerrietakoak, Aiegi (Ayegui), Antsoain (Ansoáin), Antzin (Ancín), Aranaratxe (Aranarache), Azkoien (Peralta), Eneritz (Enériz), Erriberri (Olite), Gesalatz (Guesálaz), Itza (Iza), Jaitz (Salinas de Oro), Leotz (Leoz), Lizoain (Lizoáin), Oloritz (Olóriz), Orotz-Betelu (Oroz-Betelu), Zabaltza (Zabalza), eta Zirauki (Cirauqui); eta kontzejuetakoak, Getze Ibargoiti (Salinas de Ibargoiti) eta Undio (Undiano).