(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

DM1 edo 1 motako diabetes mellitusa sendatzeko tratamenduari buruzko azken ikerketen arabera, gaixoak eta espezialistak nahiko baikor egon daitezke asteartea, 2009.eko urtarrilak 20

Osasun Departamentuak argitaratzen duen "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkariko azken aleko editoriala eta kolaborazio berezia DM1 gaixotasunari eskaini dizkiote


DM1 edo 1 motako diabetes mellitusa sendatzeko tratamenduari buruzko azken ikerketen arabera, gaixoak eta espezialistak nahiko baikor egon daitezke. Horixe bera adierazi dute Osasun Departamentuak lau hilean behin argitaratzen duen "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkariko azken alean (31. liburukia, 3. zenbakia, 2008). Gainera, aldizkaria "Repositorio Español de Ciencia y Tecnología" argitalpenean sartu dute.

Hain zuzen ere, 2008ko irail-abenduko aleko editoriala eta kolaborazio berezia DM1 gaixotasunari eskaini dizkiote; hots, pankreako Langerhans-en irletako beta zelulak modu autoinmunean suntsitzearen ondorioz agertzen den gaixotasunari.


María José Goñi Iriartek (Nafarroako Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzua) aldizkariko editorialean adierazi duenez, intsulinaren bilakaera (1921ean aurkitu zuten) eta gaur egungo terapia intentsiboak (hainbat dosiren ezarpena) gorabehera, "ezinezkoa da hipergluzemiaren kontrol urriak eta ez-fisiologikoak eragiten dituen arazoak saihestea (erretinopatia, nefropatia, neuropatia eta bihotz-hodietako gaixotasunak)", eta gaineratu duenez, "kontrola optimizatzeko ahaleginak hipogluzemia errepikaria agertzeko arriskua dakar berekin".


Goñi Iriartek adierazi duenez, azken hamarkadetan diabetesaren gainean egindako ikerketek gaixotasuna sendatzea izan dute xede nagusi, eta zentzu horretan, hainbat ikerketa ildo landu dituzte, zeluletako terapiaren eta immunoterapiaren arloetan. Hala, ikertzaileek bi aukera proposatzen dituzte gaixotasuna tratatzeko (aukera bateragarriak): batetik, kalteak jasan dituzten pankreako zelulen ordez funtzionatzen duten zelulak jartzea (glukosaren estimuluari erantzuteko intsulina sortzen eta jariatzen duten zelulak); eta bestetik, pankreako auto-antigenoekiko jasankortasun immunologiakoa berrezartzea (ekarpen exogenoa).


Bi aukerek erronka bat dakarte eurekin, baina Goñi Iriarteren esanetan, badirudi ganorazko arrazoiak daudela baikor egoteko, "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkariko kolaborazio bereziaren arabera. Kolaborazioa Klinika Unibertsitarioko Hematologia Departamentuko eta Terapia Zelularraren Arloko M. Barajas eta F. Prósper sendagileek eta Klinika Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Departamentuko R.M. Príncipe, J. Escalada eta J. Salvador sendagileek izenpetu dute, eta izenburu hau du: "Nuevas estrategias terapéuticas en diabetes mellitus tipo 1".


Artikuluan adierazi dutenez, DM1 gaixotasunaren ondorioz arazoak izateko arriskua denbora luzez odoleko glukosa maila altua izateari zor zaio, eta hortaz, beharrezkoa da glukosa maila normal mantentzeko tratamendu seguruak, eraginkorrak eta egonkorrak aurkitzea. Aipatu ditugun espezialisten arabera, intsulina sartzea ez da nahikoa odoleko glukosa maila egonkor mantentzeko, eta gaur egunera arte, glukosa maila modu iraunkorrean egonkortzeko modu bakarra pankrea edo Langerhans-en irlak transplantatzea da. Gainera, Langerhans-en irlen transplanteetan espezializatutako ospitaleen kopurua handitu ahala, gero eta irla gehiago behar dira transplantatzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa