(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurki zabalduko da Arantzan eta Beintza-Labaienen eginen diren euskarazko udalekuetarako deialdia asteazkena, 2009.eko urtarrilak 21


Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuaren Euskara Atalak berehala eginen du deialdia, udalekuetan izanen diren 873 plazak betetzeko, eta ondorioz, 2009. urtean ere euskara sustatzeko. Hain zuzen, A eta D hezkuntza ereduetan matrikulatuta dauden ikasleei zuzendutako deialdia izanen da. Bestalde, Arantza eta Beintza-Labaien herrietan eginen dira jarduera guztiak.


Berandu baino lehen argitaratuko da prentsan zein izanen diren aurreikusita dauden datak, herriak, taldeak eta plazak. Hartara, otsailaren 13tik martxoaren 13ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izanen dira eskari denak, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruñea).


Plazak zozketa publiko bidez banatuko dira; hain justu, apirilaren 3an, ostirala, 12:00etan, Hezkuntza Departamentuko San Cernin aretoan.


Udaleku hauei buruzko informazio guztia Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuaren Euskara Atalean, 848 42 66 13 eta 848 42 65 93 telefono zenbakietan, educacion@pnte.cfnavarra.es helbide elektronikoan eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/Actualidad web orrian aurkitu ahal izanen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa