(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

SITNAk Nafarroari buruzko informazio geografikoa gaurkotu du 2008ko ortofotografia web orrian gehituta asteazkena, 2009.eko urtarrilak 21

Zerbitzu berri honen bidez, Foru Komunitateko aireko irudietan zehaztasun handiagoa lortuko da


Nafarroako Gobernuko Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak Departamentuak Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemaren (SITNA) web orrira 2008ko ortofotografia osoa gehitu du oraintsu. Modu horretan, Foru Komunitateari buruzko informazio geografiko zehatzagoa lortu da.


Ortofotografia hegazkin batetik ateratako argazkiei argazki batek izan ohi dituen deformazioak kentzeko tratamendu espezializatuak egin ondoren lortutako emaitza da. Modu horretan, irudiko puntu bakoitzak lurraldeko kasuan kasuko puntua mapan baten zehaztasun berberarekin identifikatzea lortzen da.


2008ko ortofotografiak 2006ko bertsioa ordezten du eta kolorezko irudia eskaintzen du 1:5.000 eskalan (0,25 metro/pixel bereizmenarekin), 2008ko udan egindako hegaldi batetik aterata. Informazio berri honekin irudiak zehatzagoak izatea lortu da.


Momentuz ortofotografiaren bertsio azkarra instalatu da, baina datozen asteetan behin betiko bertsioarekin ordeztuko da, kalitate erradiometrikoa hobetzen denean. Lan hori Trabajos Catastrales SA (TRACASA) enpresa publikoak garatu du.


Era berean, Nafarroako Ortofotografien Planak 2008tik aurrera produktu horren urteroko edizioak eskaini nahi ditu. Xede horretarako, Foru Gobernuak 2009ri eta 2010eri dagozkion bertsioak egitea agindu du. Egindako azken edizio osoa 2006koa da, eta aurrekoa 2003koa, 2004an (iparraldearen zati bat) eta 2005ean (hegoaldea osorik) lan partzial batzuk argitaratu ziren arren.


Ortofotografia horrek Aireko Ortografiaren gaineko Plan Nazionala (AOPN) osatzen du, eta Nafarroak Plan horretan parte hartzen du Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak Departamentuaren eta Institutu Geografiko Nazionalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena dela bide. Hitzarmen horretan ezarritakoaren arabera, bi erakundeek lanen kostua euren gain hartzen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa