(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak Foru Komunitateko upeltegien ordezkariak babestu ditu New Yorken

ostirala, 2009.eko urtarrilak 23

Atzo Nafarroako ardoei eskainitako mintegi bat eta produktuen dastatzea egin zuten, New Yorkeko 200 bat profesionalentzat



Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak Estatu Batuetako Nafarroaren Bosgarren Astean parte hartu duten Nafarroako upeltegien ordezkariak babestu dituzte. Atzo amaitu ziren, hain zuzen, New Yorken Nafarroako ardoa sustatzeko jardunaldiak.


"W-Union Square" hotelean eman zioten hasiera jardunaldiari, Nafarroako ardoak aurkezteko mintegi batekin. Ana Laguna aditua eta Pilar García Granero Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidentea aritu ziren lan horretan. Euren aburuz, oso garrantzitsua da Amerikan Nafarroa "nortasun propioa duen eta kalitatezko ardoak ekoizten dituen eskualde gisa" identifikatzea.

Posteriormente, y a lo largo de cuatro horas, unos ciento ochenta profesionales neoyorquinos relacionados con el mundo del vino participaron en la demostración-degustación de los productos que las empresas navarras distribuyen en los Estados Unidos, en una cita que, según Pilar García Granero, “se ha consolidado en su quinta edición como una eficaz acción de marketing más necesaria que nunca en unos momentos complicados como el actual”.



Ondoren, lau orduz, ardoen munduarekin lotutako New Yorkeko ehun eta laurogei bat profesionalek hartu zuten parte Nafarroako enpresek Estatu Batuetan banatzen dituzten produktuen erakustaldian eta dastatzean. Pilar García Graneroren ustez, "bosgarren edizio honetan marketing ekintza eraginkor bat bezala finkatu da, eta egungoa bezalako une zail batean inoiz baino beharrezkoagoa zen".


Gainera, Nafarroako upeltegi jabeek Ipar Amerikako preskribatzaile eta banatzaile garrantzitsuenekin harremanak sendotzeko aukera izan zuten, anfitrioi gisa jardun zuten afarian. Cintruenigoko "Maher" jatetxeko taldeak prestatu zuen afaria, eta Enrique Martínez aritu zen chef lanetan. Sukaldariburuak erakusketa bat egin zuen aurrez Broadway kaleko "International Culinary Center"-en.


New Yorken lana amaitu ostean, Bostonera joan dira Nafarroako enpresariak, lehenengo aldiz hiri horretako "Expo Wine"-n parte hartzeko. Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuarekin (ICAN) eta "Nafarroa" Jatorrizko Deiturarekin partekatu dute standa, Nafarroako Garapen Sozietatearen (SODENA) finantzaketari esker.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa