(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cordovillako Suhiltzaileen Parke Nagusiak datorren astean hartuko ditu lehenengo langileak ostirala, 2009.eko urtarrilak 23

Instalazio berria ia amaituta dago, eta erantzuteko gaitasuna eta baliabideen kudeaketa hobetzea izanen du helburu


Nafarroako Gobernuaren Cordovillako (Galar) Suhiltzaileen Parke Nagusiak datorren astetik aurrera hartuko ditu lehenengo langileak. Apurka-apurka, geroz eta langile gehiago hartuko dira, eta zentroa bi hilabeteren buruan izanen da erabat eraginkorra.


Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak eta David Sainz Jiménez Nafarroako Larrialdietako Agentziako (ANE) zuzendari kudeatzaileak gaur goizean bisitatu dituzte instalazio berriak. Obrak ia amaituta daude, azkena ematea eta hornitzea bakarrik falta da.


Lehenengo lanpostuak Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaritzako kideek, teknikariek eta administrariek beteko dituzte. Hala, gaur egun Iruñeko Aralar kaleko 3. zenbakiko bulegoetan dagoen herritarren arretarako zerbitzua Cordovillako Parke Nagusira lekualdatuko da, hurrengo astetik aurrera.


Lehenengo langile hauek eraikineko hirugarren solairuan instalatuko dira. Hornikuntza lanak asteburu honetan egingo dira. Guztira 92 langile izanen ditu parke berriak, eta zuzendaritzako kideez, teknikariez eta administrariez osatutako lehenengo talde horretan 20 langile izanen dira. Gainontzeko 72 langileak suhiltzaileak izanen dira.


Obraren egikaritze aurrekontua 6,8 milioi eurokoa da; ekipamendua barne. Ibilgailuen eta material tekniko espezifikoen erosketak, ordea, 1,5 milioi euroko inbertsioa eskatuko du. Obra Bidasoa Arkitektura Bulegoa, SM enpresak zuzendu du eta Obenasa eraikuntza enpresak egikaritu du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa