(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008an 11.733 pertsonak jaso dute alarguntasun pentsioen osagarria astelehena, 2009.eko urtarrilak 26

Nafarroako Gobernuak 10 milioi eurotik gora eman ditu gutxieneko pentsioak eta lanbide arteko gutxieneko soldata parekatzeko


Nafarroako Gobernuak 10 milioi eurotik gora eman ditu 2008an, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, gutxieneko alarguntasun pentsioak osatzeko eta lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko. Osagarria 11.733 pertsonak jaso dute.


Gogoan izan behar dugu Nafarroako Gobernuak ematen duen osagarria bi modutan jaso daitekeela: batetik, hileroko ordainketa gisa, Gizarte Segurantzaren gutxienekoetarako osagarria duten gutxieneko alarguntasun pentsioetarako (ordainketa Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak egiten du, zuzenean); eta bestetik, ordainketa bakarrean, lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa eta gutxieneko alarguntasun pentsioaren parekoa edo handiagoa den alarguntasun pentsioa kobratzen duten gainerako onuradunentzat (osagarria kasuan kasuko ekitaldiko errenta aitorpena egin ondoren jasotzen dute, ordainketa bakarrean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eskutik).


Horrela bada, 8.660 pertsonak hileroko ordainketen bidez jaso dute alarguntasun pentsioen osagarria, honela banatuta: 8.650 emakumek; 10 gizonek; eta 83 SOVI (Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Nahitaezko Asegurua) erregimeneko pentsiodunek. Guztira 7.607.094,79 euro jaso dituzte. Bestalde, 3.073 pentsiodunek ordainketa bakarrean jaso dute osagarria, 2.441.529,17 euro guztira.


Gainera, 2009ko aurreikuspenei dagokienez, 3.300 pertsonak ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria (2008ko errenta aitorpena egin ondoren), 2.460.816,60 euro guztira.


2009ko osagarrien eguneraketa


2009an ere, Nafarroako Gobernuak pentsioen osagarriak eguneratzen jarraituko du, aipatu ditugun bi modalitateen arabera: 1- Hilero: Gizarte Segurantzaren gutxienekoetarako osagarria duen gutxieneko alarguntasun pentsioa jasotzen duten pertsonek, eta gaur egun Nafarroako Gobernuaren laguntza jasotzen dutenek.


2009an lanbide arteko gutxieneko soldata 8. 736 €-koa izanen da (aurreko urtekoa baino handiagoa), eta ondorioz, Nafarroako Gobernuak ezarritako osagarria txikiagoa izanen da, Gizarte Segurantzak ezarritako modalitateei jarraiki. Ordainketak otsailetik aurrera eginen dituzte.


Hala:


- 65 urte edo gehiagoko pentsiodunek eta %65etik gorako ezintasuna duten pentsiodunek 70,43 €-ko osagarria jasoko dute hilero, Nafarroako Gobernuaren eskutik.


- 60 eta 64 urte arteko pentsiodunek 114,08 €-ko osagarria jasoko dute hilero.


- 60 urtetik beherako pentsiodunek 234,55 €-ko osagarria jasoko dute hilero.


Familia zama duten pentsiodunei dagokienez, 651,63 € kobratuko dituzte hilean. Lanbide arteko gutxieneko soldataren gainetik dagoen zenbatekoa da, eta beraz, Nafarroako Gobernuak ez die osagarririk ordainduko.


Azkenik, SOVI (Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Nahitaezko Asegurua) erregimeneko pentsiodunek 296,65 € kobratuko dituzte hilean, aurreikuspenen arabera.


2- Errenta aitorpena egitean: Lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa eta gutxieneko alarguntasun pentsioaren parekoa edo handiagoa den alarguntasun pentsioa kobratzen duten pertsonek, errenta aitorpena egiten dutenean jasoko dute pentsioen osagarria. Talde horretako pertsonek ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria, errenta aitorpenaren izapideak egiten dituztenean. Osagarria jasoko badute, errenta aitorpena nahitaez egin beharko dute, egiteko obligaziorik ez izanagatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa