(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxarri Aranatzen 1,2 milioi euroko lanak egin dituzte azpiegituretan asteazkena, 2009.eko urtarrilak 28

Amelia Salanueva kontseilaria udal ordezkariekin bildu da, eta ondoren lanak ikustera joan da


Etxarri Aranatzen 1,2 milioi euroko lanak egin dituzte oinarrizko azpiegituretan. Lanak berriki amaitu dituzte, eta Toki Administrazioko Departamentuak 700.000 eurotik gorako ekarpena egin du. Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria eta Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia udal ordezkariekin bildu dira, gaur, zenbait gairi buruz hitz egiteko, eta ondoren, 2005-2008ko Toki Azpiegituren Planaren laguntzarekin gauzatu dituzten proiektuetako batzuk ikustera joan dira.


Honako lan hauek egin dituzte Etxarri Aranatzen, hain zuzen: hornidura eta arazketa sareak eta zola berritu bost kaletan, eta kale argiztapena ezarri alde zaharrean. Zehazki, Arkuetabide, Sagarmiñeta, Malkorramendi, Geltokia eta Zugarreta kaleetan egin dituzte esku-hartzeak.


Esku-hartze horiek gauzatzeko eta beste lan batzuetarako (bereziki 2007tik 2008ra bitarte egindako lanak) 1.898.270 euroko guztizko inbertsioa egin dute, eta 942.740 euro Toki Administrazioko Departamentuak ordaindu ditu.


Urteotan Etxarri Aranatzen egin dituzten hobekuntzei dagokienez, bi hauek aipa ditzakegu: ur hornidurako hodi nagusi bat ordezkatzea, eta lehenago, Lizarrragabengoa enparantza zolaberritzea.


2007ko laguntzen deialdian, bestalde, sakanguneak, hiri altzariak eta haur parkeak ezartzeko eta igerilekuak egokitzeko diru laguntza lortu zuen Etxarri Aranazko Udalak. 2008an, berriz, interes guneetan informazio seinaleak lortzeko laguntzak ere lortu zituen. Udal igerilekuak gaur egungo araudira egokitzeko lanei dagokienez, 549.912 euroko kostua izan zuten, eta Departamentuak 150.000 euroko laguntza eman zuen (deialdian xedatuta zegoen gehienezko laguntza).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa