(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tokiko Inbertsioen Planak eta Estatu Funtsak 20.000 lanpostutik gora sortuko dituzte osteguna, 2009.eko urtarrilak 29

Amelia Salanueva kontseilariak toki entitateetan eginen dituzten inbertsioak baloratu ditu


. 2009-2012ko Nafarroako Tokiko Inbertsioen Planak eta Tokiko Inbertsioen Estatu Funtsak 20.000 lanpostutik gora sortuko dituzte. Horixe bera jakinarazi du Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak, gaur goizean, Estatuak emandako datuen berri jakin ondoren.


Hain zuzen ere, 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planak 233 milioi euroko aurrekontua du, eta bestalde, Udalek zenbateko horren %30eko ekarpena eginen dute; hala, gutxienez ere 15.560 lanpostu bermatuko dituzte, modu iraunkorrean (izan ere, lau urteko diru laguntza da eta ondoren beste plan bat abiatuko dute). Gainera, Estatuko Gobernuak 5.000 lanpostu sortzea aurreikusten du, gutxienez urtea amaitu arte, Estatu Funtseko aurrekontuaren bidez (107 milioi euro). Horrela bada, 20.000 lanpostutik gora sortuko dituzte guztira.


Kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako toki entitateek Estatu Funtsaren bidez eginen dituzten hobekuntzek 2009-2012ko Nafarroako Tokiko Inbertsioen Planaren bidez egindakoak osatuko dituzte. Bestalde, gogoan izan behar dugu Departamentuak martxoaren 2ra arte atzeratu zuela 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planerako proiektuak aurkezteko epea, toki entitateek laguntza guztiak eskuratu ahal izateko.


Kontseilariak gaineratu duenez, Estatuak Tokiko Inbertsioen Funtsa onartu zuenean Nafarroako Gobernuak bere laguntza eskaini zien udalei, Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, kasuan kasuko kudeaketak eta izapideak egiteko, eta hala, Estatu Funtseko 107 milioiak ahal bezain ongi aprobetxatzeko. Horrela bada, Departamentuak ehun bat udali lagundu die izapideak egiten, eta beste hainbesteri aholkularitza eman die, telefonoz eta bileren bidez.


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak eta Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko zuzendari nagusiak bilerak egin zituzten Bertizen, Irurtzunen, Irunberrin eta Lizarran. Bileretara Nafarroako ehun alkatetik gora bildu ziren, eta izapide elektronikoak egiteko edo Estatu Funtseko laguntzak zer proiektuk eskura zitzaketen erabakitzeko aholkularitza eta laguntza eman zizkieten.


Gainera, Departamentuak 902 07 80 79 telefono zenbakia jarri zuen Nafarroako udalen esku, kontsultak egiteko, Herri Administrazioetako Ministerioarekin elkarlanean. Horrez gain, toki entitate batzuek izapideak egiteko zailtasunak zituztela ikusita, Departamentuak areto bat jarri zuen udalen esku, eta bertan, Ministerioaren "Metrópoli" aplikazioarekin konektatutako 5 ordenagailu (kudeaketa elektronikoak laguntzarekin egiteko aplikazioa). Departamentuak toki entitateei laguntzen jarraituko du izapideak egiteko epea amaitu bitartean.

Dokumentazioa:
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa