(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

10.000 pertsonak baino gehiagok gozatu ahal izan dute Pablo Sarasateren omenezko erakusketarekin eta kontzertuekin osteguna, 2009.eko urtarrilak 29

Bi ekimenak Nafarroako Gobernuak bultzatu ditu, iruindar biolinista eta musikagilearen heriotzaren mendeurrena tarteko, eta Espainiako 16 hiritako Nafarroako Etxeetan gauzatu dituzte


Nafarroako Gobernuak "Con el violín…Sarasate" (Biolinarekin… Sarasate) erakusketa antolatu du, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren eta Espainia osoko Nafarroako Etxeen bidez, Pablo Sarasate iruindar biolinista eta musikagilearen heriotzaren mendeurrena dela-eta (1844-1908). Erakusketak 7.000 bisitari izan ditu, eta beste 3.000 lagun erakusketaren testuinguruan antolatutako kontzertuetara bildu dira.


Erakusketa maiatzean inauguratu zuten, Iruñeran, eta ondoren, Bilbo, Valentzia, Valladolid, Zaragoza, Lizarra, Tutera, Santander, Gasteiz, Barakaldo, Bartzelona, Sevilla, Corella, Madril, Logroño eta Burgosko Nafarroako Etxeetan egin dute. Gainera, abenduaren 3an kontzertu bat egin zuten Bruselan, Nafarroako Eguna zela-eta.


Erakusketan, panelak, hainbat objektu artistiko, Iruñeko Udaleko Pablo Sarasate Museoko argazkiak, eta berariaz egindako ikus-entzunezko bat ("Huella viva de Pablo Sarasate" edo "Pablo Sarasateren aztarna bizia") erabili dituzte Pablo Sarasateren bizitzako une eta lan nagusiak islatzeko. Sarasate Nafarroan inoiz izan den biolinistarik onena eta bere garaian nazioartean izan zen biolinista eta musikagilerik ospetsuenetako bat da.


Erakusketaren izena "Con el violín, Sarasate/ Gayarre con su garganta/ vaya jotica valiente,/ la que en Navarra se canta" dioen jotaren omenez hautatu zuten, eta bertako elementu nagusia gorago aipatu dugun ikus-entzunezkoa izan da. Bideoan hainbat pertsonaren hitzak bildu zituzten, hala nola Ara Malikian biolinistarenak (1995eko Sarasate Saria, lehenengoa), Abel Lumbrerasenak (Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako irakaslea), María Jesús Artáizenak (Sarasatek sortu zuen Santa Zezilia Kontzertu Sozietateko presidentea), Rafael Morenorenak (La Perla Hoteleko zuzendaria), edo Fernando Hualderenak (nafar historialaria).


Kontzertua eta web orria


Hiri bakoitzean, erakusketaz gain, biolinerako eta pianorako kontzertua egin dute, kontalariarekin. Hasteko, Sarasatek berak konposatutako hiru lan jotzen zituzten ("Adios montañas mías" zortzikoa, "Jota navarra" eta "Danzas españolas: Malagueña, Romanza andaluza, Habanera y Zapateado"). Eta amaitzeko, berriz, nazioarteko musikagile ezagunen lanak, Sarasatek jotzen zituenak ("Nocturno, Mi bemol maiorrean", Chopinena; "Introducción y rondó caprichoso", Saint-Saëns-ena; eta "Sonata, Mi bemol maiorrean, kv 481. adagio", Mozartena).


Bestalde, gogoan izan behar dugu erakusketako elementu guztiak web orri batean egon direla. Webguneak 4.200 bat bisitari izan ditu, eta bertan, erakusketako edukiak hamahiru ataletan bildu dituzten: Sarasateren familia, jaiotza eta haurtzaroa; ikasketak Parisen eta lehenengo kontzertuak; birak Europan eta Ameriketan; Sarasate, musikagilea; biolinista berezia; sariak eta opariak; Nafarroa eta Sarasate; Sarasate eta Julian Gaiarre; heriotza eta ondarea; Sarasate gaur egungo Nafarroan; pasadizoak; lanen zerrenda; eta erakusketako ikus-entzunezkoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa