(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak "Nafarroa Bekak" sortu ditu: 80.000 euroko bekak, atzerrian masterrak egiteko astelehena, 2009.eko otsailak 2

2009an 20 beka emanen dituzte, eta Nafarroako etorkizuneko eredu ekonomikoko buruak trebatzea izanen dute xede


Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, "Nafarroa Bekak" aurkeztu ditu gaur goizean. Nafar ikasleen espedienterik onenak saritzea eta mundu osoan erreferentzia diren ikastetxeetan masterrak egiteko aukera ematea xede duten bekak dira, hain zuzen. Beka bakoitzari 80.000 euro dagozkio, bi ikasturtetan banatuta (40.000 euro bakoitzean), eta zenbateko hori izen-ematea, bidaia, ostatu eta otordu gastuak, eta aseguru medikua finantzatzeko izanen da.


2009an 20 beka emanen dituzte; 2010ean, 30; 2011n, 40; eta 2012tik aurrera, 50. Hala, ikasleek masterrak egin ahal izanen dituzte atzerrian: "Harvard University" edo "Stanford University" unibertsitateetan; "Massachusetts Institute of Technology" institutuan; edo Columbia, Tokio, Australia eta Pekingo unibertsitateetan, besteak beste.


Bekak sei arlotarako izanen dira: ekonomia eta enpresa zientziak; zientzia; teknologia; biomedikuntza; artea; eta giza eta gizarte zientziak. 2009ko 20 bekak finantzatzeko 1,6 milioi euroko gastua onartu du Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran.


Ekimena 2008-2011ko Nafarroako Nazioarteko Planaren baitan dago, eta honako xede hau du: gazte bekadunek eskuratutako trebakuntza eta talentua garatzea, Foru Komunitatean bertan edo atzerriko postu estrategikoetan. Hala, bekadunek konpromiso hauetako bat bete beharko dute: 4 urtez Nafarroako enpresa/erakunde batean lan egitea, edo gutxienez ere 4 urtez Nafarroan enpresaburu edo profesional gisa lan egitea (horretarako 5 urteko epea izanen dute), edo 4 urtez atzerrian lan egitea Nafarroarako interesgarritzat jotzen den postu batean (Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua, NBE, enbaxadak, kontsulatuak, merkataritza bulegoak, edo Nafarroako sektore estrategikoetako enpresak, besteak beste).


Gogoan izan behar dugu Nafarroako Nazioarteko Planeko helburu nagusietako bat nafar gizartea trebatzea eta sentsibilizatzea dela, herritarrak mundu globalizatuan pertsona eta profesional gisa garatzeko aukerak aprobetxatzeko gai izan daitezen lortzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa