(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,1 milioi euroko diru laguntza onartu du, Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergorako astelehena, 2009.eko otsailak 2

Garraio, tratamendu eta isurketa gastuetarako laguntza da


Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak 2,1 milioi euroko diru laguntza jasoko du, garraio, tratamendu eta isurketa gastuetarako. Horixe bera baimendu du gaur Nafarroako Gobernuak, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari izapide hori egiteko baimena ematen dion akordioaren bidez.


Nafarroako mankomunitate guztiak (Iruñeko Eskualdekoa salbu) biltzen dituen partzuergoari funtzionatzen laguntzeko zenbatekoa da. Hain zuzen ere, honako entitate hauek biltzen ditu Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak (275.996 biztanle guztira): Montejurra, Sakana, Araxesgoien, Bidausi, eta 10. Eremuko (Agoitz) Mankomunitateak; Areso, Larraun, Leitza eta Lekunberriko Udalak; eta Ezka-Zaraitzu, Baiza-Erdialde, Erribera, Erribera Garai, Zangozako Eskualde, Izarbeibar, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Mankomunitateak.


Hondakinen Partzuergoak beste laguntza batzuk ere jasoko ditu: 500.000 euro, entitateak aurreikusten dituen inbertsioak finantzatzeko; eta 7,61 milioi euro, Toki Administrazioko Departamentuaren eskutik, 2005-2008ko Toki Azpiegituren Planaren eta 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren bidez. Partzuergoak 12,71 milioi euroko aurrekontua izanen du 2009an, eta aurreikuspenen arabera, 4,1 milioi euro zerbitzuaren onuradunek ordainduko dituzten tasen bidez bilduko dituzte. Falta diren 930.000 euroak datozen urteetako tasen bidez finantzatuko dituzte.


Aurrekontuaren bidez honako hauek eraikiko dituzte: bi transferentzia planta (bat, Tafalla inguruan, eta bestea, Zangoza inguruan); hondakinak deskargatzeko moila bat, Erribera Garaiko Mankomunitatean (Moratielgo hondakin plantan); eta hondakinak deskargatzeko moila bat, Sakanako Mankomunitatean (Arbizuko hondakin plantan). Gainera, hondakinak tratatzen jarraitu ahal izanen dute Erriberako Mankomunitateko "El Culebrete" plantan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa