(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Eskualdean AHTaren geltokia eraikitzeko proiektua enkantean jartze aldera Gobernu Zentralarekin izenpetuko duten protokoloa onartu du Gobernuak astelehena, 2009.eko otsailak 2

Protokoloari jarraiki Iruñeko Eskualdeko trenbide begizta ezabatzeko proiektua ere idatziko dute, eta protokoloan aurreikusitako lanek 110 milioi euroko kostua izanen dute


Nafarroako Gobernuak Iruñeko Eskualdean trenbide sare berria eta geltoki berria eraikitzeko eta finantzatzeko proiektuak idazteko protokoloaren testua onartu du gaur goizeko bilkuran. Protokoloa Sustapen Ministerioarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) izenpetuko dute.


Sustapen Ministerioak, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Eskualdeko Abiadura Handiko Partzuergoak (proiektuaren garapena kudeatuko duen entitatea) testua ontza teman dute, eta beraz, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) ontzat ematea baino ez da falta, protokoloa izenpetu ahal izateko.


Protokoloa izenpetzen dutenean Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala (UEPS) abiatuko dute; hots, San Jorge auzoko geltokiaren ingurua (geltokia itxi ondoren) eta AHTaren geltoki berriaren ingurua (Iruñeak, Zizur Nagusiak eta Zizurrek bat egiten duten eremua) antolatzen dituen plana.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa