(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martxan da “Haur Kantarien Jaialdiak 2009” ekimen kulturala

asteartea, 2009.eko otsailak 3

Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta dago eta Izena emateko epea otsailaren 28ra arte dago zabalik


Nafarroan euskaraz kantatzeko tradizioa bultzatzen duen Euskal Kantuzaleen Elkarteak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin, “Haur Kantarien Jaialdiak 2009” antolatu du, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendua. Jaialdi hau duela 20 urte ospatzen da Nafarroako Foru Komunitatean.


Derrigorrezko eskola-adina duten ikasle guztiek parte har dezakete. Haur Hezkuntzako ikasleek, ordea, ezin dute jaialdian parte hartu. Euskaraz kantatzea nahitaezko baldintza da, dela bakarlari gisa, dela bikote gisa, dela talde gisa (3-15 kideko taldeak). Ikastetxe bakoitzak gehienez ere lau ordezkari aurkez ditzake: bi talde, bakarlari bat eta bikote bat.


Lehiaketan euskarazko zeinahi kanta onartzen dira, bai berriak, bai tradizionalak, betiere modu herrikoian interpretatzen badira (musika polifonikoa sustatzeko jaialdi espezifikoak baitaude). Lehiakide bakoitzak lau minutuko (gutxi gorabehera) bi kanta aurkeztu beharko ditu.


Partehartzailerik onenek Gayarre Antzokian egingo den finalean parte hartuko dute. Kantua, letra, ahotsa, interpretazioa eta berrikuntza baloratuko dira (kantutegi tradizionalari edo berriari eginiko ekarpena). Kategorien araberako sariak eta sari bereziak banatuko dira, eta DVD bat argitaratuko da kanta finalistekin. Departamentuak 320 aleko argitalpena egingo du, euskara ereduak eta programak dituzten ikastetxeetako musika-irakasleei edo euskara-espezialistei banatzeko, ikasgelan erabil ditzaten. Honela, euskarazko kantuen funts bat osatuz joango da, kanta tradizionalekin eta berriekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa